1 / 3

Zaindarien astea

Zaindarien astea. Egileak -Ander Juarros -Aitor Sagastume -Iñigo Matxain. Histori piska bat.

adler
Télécharger la présentation

Zaindarien astea

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Zaindarien astea Egileak -Ander Juarros -Aitor Sagastume -Iñigo Matxain

  2. Histori piska bat •  GURE ZAINDARIAK Algara, zoriona, irribarrea,... nahasten dira aste honetan hausnarketa, otoitza eta lanarekin. Gure hiru zaindarien astea da. Azaroaren azken egunetan ospatzen dugu, hotza eta euria hasten direnean. Hirukideko zaindariak hiru ditugu: María Güel, Ama Kandida eta Jose Kalasanz.Maria Güel Tarragonan jaio zen Valls herrian 1848. urtean. Bere inguruko beharrei so eginik, gaixoak zaintzen hasi zen eta ondoren ume txikientzako egoitzak antolatzen. Garaiko beharrei hobeki erantzuteko “Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak” kongregazioa sortu zuen. Ama Kandida berriz Andoaindarra dugu. 1845. urtean Berrozpe baserrian jaioa. Bere inguruko emakumeen egoera larria ikusirik zerbait egin behar zuela nabaritu zuen. Honela Salamankan “Jesusen Alaben” kongregazioa sortu zuen, orduko eta gaurko beharrei erantzuteko asmoz. Jose Kalasanz berriz 1557 Hueskako Peralta de la Sal herrian. Erromara apaiz ikasketak egitera joan zen, baina bertako umeen egoera larria ikusirik bere bizitza eskaintzea egokiago iruditu zitzaion. Honela, “Eskolapioen Ordena” sortu zuen eta honekin batera, Europako dohainiko lehenengo eskola. Hiru pertsona hauen bizitza eta laguntza ospatzeko, astean zehar ekintza desberdinak egiten ditugu. Alde batetik, hausnarketa eta otoitz mailan,eta bestetik, festa eta jaia.

  3. Jokuak,partiduak,otoitzak • Aurten jai egunak ostirala 28an hasi genituen, Hirukide Eskolapioetako kiroldegian 2. batxilergo eta irakasleen arteko partidu futbolarekin. Partida mundiala, eta beti bezala, irakasleen garaipena ikusi behar izan genuen. Baina hasi besterik ez da egin eguna. Ondoren, irakasleak eta Hirukideko azken urteko ikasleak Hirukide Gainberrira joan ginen eukaristia ospatzera. Aurten familia handitu dugunez jendetza handia bildu ginen, eta giro alaian ospatu genuen eukaristia eta ondorengo bazkari eta parrandak. • Asteburuan zehar, Kirikiñokoek ere izan zuten beraien zer esana. Hirukide Jesuitinetan antolatu zuten adin guztientzako festa. Txokolatada, jolas, abesti, dantza eta guzti. • Astelehena ere iritsi zen, baina aste hasiera desberdina zen. Astean zehar jokuak, eukaristiak, kirol txapelketak, goizero otoitz bereziren bat, ibilaldi neurtua, txontxongiloak, buruhandiak, ogitartekoak, zinea, eta beste hainbat ekintza espero genituen. Aste betea baina polita. Eta hau guztia gure hiru lagunen bizitza ezagutzen genbiltzan bitartean. Gehienontzat hiruetatik norbait ezaguna ez zitzaiguna, baina elkar ezagutza prozesuan pozik hasiak.

More Related