1 / 97

Emakume artistak Errenazimen tu tik XXI. mendera arte

Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Hala ere, emakume artisten lanei buruzko material urria denez, DBHko bigarren zikloan ere erabil daiteke.

adolph
Télécharger la présentation

Emakume artistak Errenazimen tu tik XXI. mendera arte

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Hala ere, emakume artisten lanei buruzko material urria denez, DBHko bigarren zikloan ere erabil daiteke. • Artista bakoitzari lotutako informazioaren hasieran, fitxa bat dago; fitxan honako datu hauek topa daitezke: noiz jaio zen, noiz hil zen, zein mugimendu artistikoren partaidea izan zen (sailkapena posible den heinean), noren eragina izan zuen, eta artelan batzuen izenak. • Halaber, diapositiba hauen azpian artista bakoitzari buruzko informazio gehigarria dago; artista horri dagozkion ezaugarriak (bizitzaren eta lanen inguruko zehaztasunak) azaltzen dira atal horretan. Diapositibetan oso informazio laburra dago. Dena den, irakasleak eman beharreko azalpenak azpian dauden oharretan oinarritu daitezke. Artista bakoitzaren inguruko informazioa lortzeko, goiko barran IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, OHARRAK. Hor ikus daiteke artista jakin bati buruzko informazioa. Diapositibara itzultzeko, IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, NORMAL. • Artista bakoitzari lotutako informazioa bukaeran ageri da (oharretan berriro ere) nondik hartu diren argazkiak. Bibliografia lanaren amaieran dago.

  2. Emakume artistak Errenazimentutik XXI. mendera arte

  3. Emakume artistak • Garai batean, pentsatzen zen emakume artisten lanak eta gizonezkoen lanak pareko baldintzetan plazaratu behar zirela. • Gaur egun, oso uste inozoa ematen du orduko hark. • Emakume artistek traba handiak gainditu behar dituzte karrera artistikoa eta familia-bizitza uztartzeko. Emakume batzuek larrutik ordaindu behar dute bizitza profesionala izatea. • Beraz, egoera hau aldatu nahi badugu, gizartearen arauak aldatu behar dira, emakume artistek beren sortze-lana egiteko eta lanak kaleratzeko

  4. Tina Modotti Frida Khalo Georgia O'Keeffe Barbara Hepwoth Helen Frankenthaler Niki de Saint Phalle Louise Bourgeois Dora Salazar Kara Walker The Guerrilla Girls Barbara Kruger Sofonisba Anguissola Artemisia Gentileschi Rosalba Carriera Yun Bing Berthe Morisot Sonia Delaunay Camille Claudel Liuvov Popova Varvara Stepanova Dora Maar

  5. Sofonisba Anguisola • Cremonan (Italia) jaio zen, 1527an • Palermon (Italia) hil zen, 1625ean • Mugimendua: Errenazimentua (erretratu egilea) • Artelanak: Xake partida, Autoerretratua, Mutiko baten erretratua • Eragina: Tiziano eta Greco

  6. Sofonisbaren autorretratua “Bizitza sorpresaz beterik dago; une eder horiek harrapatzen saiatzen naiz, begiak zabal-zabalik” • Familia noble batean jaio zen. • Eredu errenazentistari jarraiturik, bere aitak sei alabei aparteko hezkuntza eman zien. • Errenazimentu-garaian, pintura arloan, ospe handia izan zuen lehen emakumea da. • Batez ere, erretratuak pintatu zituen. • Madrileko gortean lan egin zuen eta Filipe II.a erretratatu. • Bere bizitzaren amaieran, Van Dyckek erretratatu zuen bera . Sofonisba Anguisola

  7. Sofonisbaren familia Isabel Valoisekoa Sofonisba Anguisola

  8. Bianca Ponzoniren erretratua Filipe II.aren erretratua Sofonisba Anguisola

  9. Artemisia Gentileschi • Erroman (Italia) jaio zen, 1593an. • Napolesen (Italia) hil zen, 1652an. • Garaia: Barrokoa (tenebrismoa). • Artelanak: Susana eta agureak, Judith eta Holofernes, Autoerretratua. • Eraginak: Caravaggio, Orazio Gentileschi.

  10. ArtemisiaGentilleschi

  11. Judith eta Holofernes .. • Barrokoaren garaian, emakume pintorerik famatuena izan zen. • Florentzian, Napolin eta Venezian egin zuen lan. • Aitarekin batera, Karlos I.aren enkargua egin zuen, Londresen. • Lan garrantzitsuena, Judith eta Holofernes. • Koadro erlijioso ugari: Deikundea, S. Joan Bataiatzailearen jaiotza, David eta Betsabe Artemisia Gentileschi

  12. Rosalba Giovanna Carriera • Venezian (Italia) jaio zen, 1675ean. • Venezian (Italia) hil zen, 1757an. • Garaia: Barrokoa, rokoko mugimendua (Veneziako eskola). • Artelanak: Karlos Estuardoren erretratua, Amalia enperatriza, Andrea ilea mozten. • Eraginak: Andrea Carriera, Giovanni Pellegrini.

  13. Melchior de Polignac RosalbaGiovanna Carriera Rosalba Carriera

  14. Rokoko estiloaren bultzatzailetariko bat izan zen. • Txikitatik talentu artistiko handia agertu zuen. • Amari lagundu zion bere lanbidean: parpailentzako irudiak diseinatu zituen. • Erretratugile oso ospetsua izan zen, pastel-teknika aplikatu baitzuen erretratuetan. • Parisko Errege Pintura Akademiako kide izendatu zuten. • Artelan ugari: miniaturak, erretratuak, mitologia... • 1746an, itsu geratu zen. Rosalba Carriera

  15. Leblond umearen erretratua Autoerretratua bere ahizparen koadroa eskuan duela Rosalba Carriera

  16. Yun Bing • Jiang Su-n (Txina) jaio zen, 1670ean. • Txinan hil zen, 1710ean. • Mugimendua: Qingyu. • Artelanak: Emakumea udazkeneko lorategian, Liliak, Urreliliak. • Eragina: Yun Shouping.

  17. Pintore famatu baten alaba izan zen. • Aitak irakatsi zion loreak eta txoriak pintatzen. • Etxe inguruko naturak iradoki zizkion pintatzeko gaiak: loreak, intsektuak, larreak... • Argi-iluna eta sakontasuna lantzen ditu bere lanetan. • Batzuetan, olerkiak idazten ditu koadroetan. • Loreen edertasuna eta esanahi sinbolikoa azaltzen ditu. Yun Bing

  18. Yun Bing

  19. Berthe Morisot • Bourges-en (Frantzia) jaio zen, 1841ean. • Parisen (Frantzia) hil zen, 1895ean. • Mugimendua: inpresionismoa. • Artelanak: Udako eguna, Bois de Boulogneko basoa, Sehaska. • Eragina: Monet, Renoir, Corot.

  20. Balkoian Berthe Morisot, Manetek pintatuta Berthe Morisot

  21. Bizitza osoa eskaini zion pinturari, nahiz eta bizimodua ateratzeko horren beharrik izan ez. Psike Berthe Morisot

  22. Manet Wigth irlan • Familia aberats batean jaio zen. • Louvre museoan, bertako artisten lanak kopiatuz ikasi zuen pintatzen. • Inpresionistekin lan egin zuen. • Ezkondu eta gero, etxe barrualdeko eszenak pintatu zituen bereziki. • Senideen erretratuak egitera mugatu behar izan zituen bere lanak. Hori da, hain zuzen ere, garaiko emakumeek izan zuten muga artistikoa eta soziala. Berthe Morisot

  23. Berthe Morisot Udako eguna Sehaska

  24. Sonia Delaunay • Gradizhsk-en (Ukraina) jaio zen, 1885ean. • Parisen (Frantzia) hil zen, 1979an. • Mugimendua: kubismoa, orfismoa. • Artelanak: Neskak bainujantzian, Emakumea, kultura eta gizartea, Aldibereko kontrasteak. • Eraginak: Robert Delaunay, Kandinsky.

  25. Titulurik gabe • “Nik hiru bizitza izan ditut: lehenengoa, Robert nire gizonari eskaini diot; bigarrena, nire semeari; hirugarrena, laburrena, neure buruari. Ez zait damutzen neure buruari denbora gehiago eskaini ez izana; ez dut astirik izan”. Sonia Delaunay Sonia Delaunay

  26. Ukrainan jaio zen, 1885ean. • Soniak 5 urte zituela, osaba batek haren hezkuntzaren ardura hartu zuen. • S. Petersburgora joan ziren bizitzera. • Parisen arteak ikasi, eta han Robert Delaunay-rekin ezkondu zen. • Semea jaio zenean, oihal zatiz egindako ohazala da haren obra abstraktuaren abiapuntua. Icarus Sonia Delaunay

  27. Sonia Delaunay Sonia Delaunay

  28. Hiru emakumeak • Kubismoan, orfismoan eta abstrakzioan aritu zen. • Pintorea eta diseinatzailea (dekoratuak, oihalak eta jantziak) izan zen. • Aldibereko jantzien eta liburuen egilea. Aldibereko Boutiqueren sortzailea. • Artistaren irudia bere gizonaren mende agertu zen beti. Robert hil eta gero, gizonaren teoriak eta obra zabaltzeko lan egin zuen. • Bizirik zegoela, Louvre museoak bere obraren atzera begirakoa egin zion. Dubonnet Sonia Delaunay

  29. Camille Claudel • Bresse-n (Frantzia) jaio zen, 1864an. • Montfavet-en (Frantzia) hil zen, 1943an. • Mugimendua: inpresionismoa. • Artelanak: Solaskideak, Helduaroa, Abandonua, Katedrala. • Eragina: Rodin.

  30. Camille Claudel 1864-1943 • Oso historia tragiko baten protagonista. • Emakume autoritarioa eta independentea izan zen; txikitatik izan zuen eskulturarako zaletasun handia. • Rodinen tailerrean laguntzaile gisa hasi zen. • Rodin amorantea izan zuen, eta lan batzuk bien artean egin zituzten. • 1892tik aurrera, bere kabuz ibili zen lanean. • Oso lan modernoak eta kalitate handikoak zizelkatu zituen. Trebetasun tekniko handia izan zuen, bereziki marmola lantzeko. Camilleren lan batzuk Rodinek sinatu zituen. Camille Claudel

  31. Camile Claudel, 18 urte zituela Sakountala Camille Claudel

  32. Diru faltak (eskulturaren materialak bereziak eta garestiak ziren) eta Rodinek abandonatzeak ahuldu zuten Claudelen osasun fisiko eta mentala. • 1906tik aurrera, Camillek suntsitu egin zituen berak egindako lan gehienak. • 1914an, familiak Camille Claudel psikiatriko batean sartu zuen. • 30 urtez egon zen bertan, atera gabe. • 30 urte horietan ez zioten inoren gutunik eman; nebak, Paul Claudel idazle famatuak,15 bisita besterik ez zizkion egin, eta amak, bat ere ez. Camille Claudel

  33. Helduaroa Balsa Camille Claudel

  34. Camille Claudelen erakusketa. Centre International de Deauville Camille Claudel

  35. “Egin dudan guztia ez dut egin psikiatriko batean giltzaperatuta amaitzeko. Zerbait gehiago merezi nuen”. Camille Claudel Camille Claudel

  36. Liuvov Popova • Moskun jaio zen, 1889an. • Moskun hil zen, 1924an. • Mugimendua: konstruktibismoa. • Artelanak: Biluzi kubista, Arkitektura piktorikoa, 5. aktorearentzako lan-jantzia. • Eragina: Vladimir Tatlin, Archipenko.

  37. Liuvov Popova Bi irudi • Merkatari-familia kultu batean jaio zen, Moskun. • Moskun, arte-ikasketak egin zituen. • Italiara eta Parisera bidaiatu zen. • Kubismoan, futurismoan eta suprematismoan aritu zen. • Errusiar Iraultzan hartu zuen parte. • Malevitxen taldeko pintorea izan zen. • Errusiar Iraultzarako propaganda-kartelen egilea izan zen. Liuvov Popova

  38. 1. aktorearentzako jantzia Arkitektura piktorikoa Liuvov Popova

  39. Filosofoa Pianista Liuvov Popova

  40. Espazio-indarra 4 Aldizkari baten portada Liuvov Popova

  41. Varvara Stepanova • Kovnon (Errusia) jaio zen, 1894an. • Moskun (Errusia) hil zen, 1958an. • Mugimendua: bigarren abangoardia errusiarra. • Artelanak: Bost irudi hondo zuriaren • gainean, Billar-jokalariak. • Eragina: Malevitx, Rodtxenko, Popova.

  42. Varvara Stepanova “Iker ezazue zaharra, baina sor ezazue berria” Varvara Stepanova

  43. Abangoardia errusiarraren partaide izan zen. • Urriko Iraultzarekin bat egin zuen, eta honako hauen bitartez kolaboratu zuen: kartelak, oihalak, aldizkariak, kaleko dekorazioa, pintura... • Era askotako teknikak esperimentatu zituen. • Artea eta produkzio industriala uztartu zituen oihalen diseinuan. • Emakume roboten egilea izan zen. • Emakume robot horiek artistaren, amorantearen, amaren eta langilearen eredu dira. Varvara Stepanova

  44. Riny Khomle poemarentzako irudia • Billar-jokalariak Varvara Stepanova

  45. Dora Maar • Parisen (Frantzia) jaio zen, 1907an. • Parisen (Frantzia) hil zen, 1997an. • Mugimendua: surrealismoa. • Artelanak: argazki-muntaketak, Mutikoa Boquerian lotan, Uburen erretratua. • Eraginak: Man Ray.

  46. Bartzelonako merkatua Ubu erregea Dora Maar

  47. Dora Maar Dora Maar

  48. Eskale itsua, 1937 • Parisen jaio, txikitan Buenos Airesen bizi, eta Parisera bueltatu zen ikasketak egiteko. • Esperimentazio handia egin zuen argazkigintzan: argazki-muntaketak, erretratuak eta kaleko argazkiak.. • Ezkertiar militantea izan zen. • Kaleko giro herrikoia fotografiatu zuen: merkatuak, feriak, industrialdeak, errebalak... • Argazki surrealistak egin zituen. Dora Maar

  49. Picassorekin izan zuen harremanak ospea eman arren, bere lana oztopatu zion. • Pintatu zituen natura hilek eta paisaiekDoraren beraren bakardadearenikuspegia erakusten dute. • Gernikari buruz, argazki sorta egin zuen. • Argazki eta argazki-muntaketa surrealistei atmosfera oniriko eta misteriotsua antzematen zaie. • Hainbat erakusketa egin zituen. Dora Maar

  50. Tina Modotti • Udinen (Italia) jaio zen, 1896an. • Mexikon hil zen, 1942an. • Mugimendua: errealismoa. • Artelanak: Umea kapela daramala, Langileen desfilea, Eskuak lanabes bati helduta. • Eragina: Edward Weston.

More Related