1 / 9

Txirrita, 1886 Bertso berriak «Zeruko aita, b arka itzazu...»

Arbola eder bat d e la medio jartzera n o a berts o ak, mila urtean mantendu gaitu lau probintzia os o ak. Txirrita, 1886 Bertso berriak «Zeruko aita, b arka itzazu...». Kausa edo bitartekotza adierazten du X -eLA MEDIO esamoldeak. Difusioa dela medio sartzen dira ezpurutasunak silizioan.

keaton
Télécharger la présentation

Txirrita, 1886 Bertso berriak «Zeruko aita, b arka itzazu...»

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Arbola eder batdela mediojartzera noa bertsoak,mila urtean mantendu gaitulau probintzia osoak. Txirrita, 1886 Bertso berriak «Zeruko aita, barka itzazu...» hura DELA medio

  2. Kausa edo bitartekotza adierazten du X -eLA MEDIOesamoldeak. • Difusioa dela medio sartzen dira ezpurutasunak silizioan. (Amaia Ibarra, Txelo Ruiz (1991). “Zirkuitu integratuak: ordenadoreen miniaturizazioaren bultzatzaile”. http://www.zientzia.net) • Denborarekin, mihiztaduradela medio, energia hori poliki-poliki bigarren osziladorera pasatuz doa. (Jose RamonEtxebarria, Fernando Plazaola et alii (1992). Mekanika eta uhinak. Bilbo: UEU.) • Oria-ren ibaibidea zabaltzeko lanakzirela medio, beste arku bat erantsi behar izan zioten zubiari. • (Julio Nuñez (1995). 1990 urtea baino lehenagoko Gipuzkoako zubien katalogoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.) hura DELA medio

  3. IZAN aditz jokatua behar du esamolde horrek, zuzena izan dadin: • Badakit zer DELAmedioerrezibitzen nauzun horrelako serio. • Istripuen kopuruak gora jo du, lan-baldintza txarrakDIRELAmedio. hura DELA medio

  4. Ez dira zuzenak, horregatik, honako esaldi hauek: ?Txikituta gelditu ziren bazterrak,euri-erauntsiak eta uholdeakmedio. ?Baraua medio, laster osatuko da. ?Lukurreria eta espekulazioa mediosartu da mundua ekonomia-atzeraldian. hura DELA medio

  5. Hau da erabilera zuzena: • Txikituta gelditu ziren bazterrak, euri-erauntsiak eta uholdeakzirelamedio. • Baraua dela medio, laster osatuko da. • Lukurreria eta espekulazioa direla medio sartu da mundua ekonomia-atzeraldian. hura DELA medio

  6. Guztiarekin ere, baditugu euskaraz, kausa edo bitartekotza adierazteko, beste zenbait erremedio: X DELA ETA X DELA BIDE X DELA KAUSA X BITARTE(KO) DELA / X DELA BITARTE(KO) -(r)EN BIDEZ -(r)EN BITARTEZ -(r)EN MEDIOZ Ipar. -(r)EN KARIAZ Ipar. Jas. -(r)EN KARIETARA Ipar. hura DELA medio

  7. X DELA ETA • Baina ikur linguistikoaren arbitrariotasunak beste ondorio bat dakar, Saussuren ustez: tasun hori delaeta, gai fonikoaren eta ideiaren arteko egokitasuna, hau da, adierazlearen eta adieraziaren artekoa, alda daiteke.(Ferdinand de Saussure.Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa. Itzul.: Isabel Arrigain, 1998.) X DELA BIDE • Epelak esaten dizkiote elkarri, edozein aitzakia dela bide. • Hizkuntzaren bat ikasten ari direnen artean badira ustean direnak hartaz mintzatzen ikasiko dutela noizbehinkako liburuak direla bide. X DELA KAUSA • Kolpe bortitza dela kausa handitu zaio belauna. • Bozak direla kausa, sutan jarri dira. hura DELA medio

  8. X BITARTE DELA / X DELA BITARTE • Gezurrak zirela bitarte konbentzitu zuten, Montebideora lanera joateko. • (67) ri Tw formaldatzea ezartzean, lehenik (68) eratortzen dugu, Tw1 bitarte dela, eta gero (69), Tw2 urratsaren bitartez. • (Noam Chomsky. Egitura sintaktikoak. Itzul.: Itziar Laka, 2003) -(r)EN BIDEZ • Metodo horien bidez, erlazio ekonomikoak kuantifika daitezke, eta emaitzek propietate egokiak dituztela bermatu. -(r)EN BITARTEZ • Arrazoimen hutsaren kritikaren bitartez. hura DELA medio

  9. -(r)EN MEDIOZ Ipar. • Politikaren medioz finkatuko da eskualdearen geroa. -(r)EN KARIAZ Ipar. Jas. • Ahaide hurbilekiko tratua ez da beti lagungarri izaten, hurbiltasunaren kariaz, kaltegarri baizik. Konfiantza gehiegia sortzen baitigu, beti ernai eduki behar genukeen mesfidantza lokarraraziz. • (Koldo Mitxelena. Euskal idazlan guztiak. Hizkuntzalaritzaz I, 1988.) -(r)EN KARIETARA Ipar • Festa antolatu genuen, Maiteren urtebetetzearen karietara. hura DELA medio

More Related