1 / 19

Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC. Testua: D. Amundarainek bildua. Musika: Mozart, Sinfonia 29. zk.

Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC. Testua: D. Amundarainek bildua. Musika: Mozart, Sinfonia 29. zk. 2013ko uztailaren 31a. Loiolako garaiko Jauntxoen 13. semea izan zen Ignazio, 1491 jaioa. Gaztetxo-aldia, Loiolan baino gehiago, Gaztelan egin zuen, Arevalon.

keira
Télécharger la présentation

Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC. Testua: D. Amundarainek bildua. Musika: Mozart, Sinfonia 29. zk.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC. Testua: D. Amundarainek bildua. Musika:Mozart, Sinfonia 29. zk. 2013ko uztailaren 31a.

  2. Loiolako garaiko Jauntxoen 13. semea izan zen Ignazio, 1491 jaioa. Gaztetxo-aldia, Loiolan baino gehiago, Gaztelan egin zuen, Arevalon.

  3. Gaztelako erregeei jarraiki, Iruñean nafarren (Xabierko Frantziskoren familiaren eta abarren) kontra egin zuen gerra. Han larriki zauritu zuten, eta Loiolara erretiratu beharra izan zuen, sendatzeko.

  4. Loiolan luze egin behar izan zuen sendatzeko. Halako batean, goi-argiak ukitu zion bihotza. Eta bizitzari beste norabide bat ematea erabaki zuen. San Paulo batek eta beste hainbatek egin izan duten bezala: bide zaharrerako zuen sugarra bide berriari ezarriz.

  5. Bihotz-berritzen hasi besterik ez zuen egin, eta Jerusalem izan zuen helburu. Aurrez, ordea, bide luzea egin zuen: bide luzea, bai geografikoki, bai Jesusekiko loturan. Loiolatik Arantzazura; ondoren, Montserratera (aldi hartan, loiolatarrek bazuten harremanik santutegi harekin); handik Manresara.

  6. Manresan jainkozko barne-esperientzia handia izan zuen. Bizitza guztian izango zuen hura gogoan. Eragin berezia kausatu zion. Bestalde, Manresan hasi zen Gogo Jardunak izango zen liburuxka zirriborratzen.

  7. Gorabehera askoren ondoren, iritsi zen Jerusalemera, 1523an. Baina ez zuen lortu han gelditzeko baimenik..

  8. Penintsulara itzulirik, ikasketei ekin beharra sentitu zuen. Halere, ikasketei baino denbora gehiago eskaini zion jendeari Jesusez hitz egiteari. Bartzelona, Alcala, Salamanca korritu zituen. Guztietan ere errezelo handia agertu zion eliz hierarkiak. Ez zen ondo ikusia laiko bat kristau-dotrinaz jardutea.

  9. Azkenean, Pariserat jo zuen. 1528-1535 bitartean, han jarraitu zuen ikasten.

  10. 1534a, urte erabakitzailea izan zuen. Beste lagun batzuekin, Montmartren hiru boto erlijiosoak egin zituen, eta laugarren bat erantsi: Lurralde Santura joatekoa edo Aita Santuaren esanera jartzekoa.

  11. 1537an, bere lagun-taldeari «Jesusen Lagundia» izena jartzeko inspirazioa izan zuen. Aita Santuagandik Lagundia onartua izatea lortu zuelarik, are indar handiagoz ekin zion Jesusen Ebanjelioa hots egiteari.

  12. «Ad majorem Dei gloriam» izan zuen goiburua. Ignazioren espiritualitatean Kristo da ardatza, Paulo santuaren hari jarraiki: « Kristo nahi dut ezagutu» (Flp 3,10).

  13. Loiolan hasitako konbertsioaz gero, gogo honek arnastu zuen Ignazioren bizitza osoa: Jainkoaren eta gizakiaren zerbitzari izan.

  14. Benetan gizon konprometitua izan zen. Gogoz kontra, 1541eko udaberrian, Lagundiaren buru izendatu bazuten ere, ez zituen bazter utzi bizitza guztian bere bihotzean gordeak eta elikatuak zituen gogoak: pobreez arduratzea, umeak eta gazteak eskolatzea.

  15. Buru izendatu zuen urte berean, 1541eko udan, 46 eguneko katekesialdia eskaini zuen Erroman. Katekesirako irrika hori askoz lehenago ere agertua zuen. Parisen gaixotu zelarik eta sendagileen aholkuz Loiolara joan, ez zuen egun onik izan harik eta kristau-dotrina irakasten hasi zen arte, bere anaia nagusiagoren iritziaren kontra..

  16. Pobreekiko arduraren adibidea, berriz, Erroman prostituituentzat eratu zuen erakundea da. Jendeak zorakeriatzat aurpegiratzen zion arren, Ignaziok aurrera eraman zuen egitasmoa. José Ignacio Tellecheak garai hartako eta betiko euskal esapide hau jarri du Ignazioren gogo-bihotzetan: «Beharrak beharra eragiten du». Jende hark, alegia, ez zuen hartzen bide desgizatartzaile hura bere gustuz. Sustraian beste zerbait zegoen, nagusiki familiarik eza. Sustrai hura zen, Ignazioren ustez, erauzi beharrekoa.

  17. Bere ardurapeko jendeari zion errespetua ere esaldi honek agertzen digu. Erromatar Kolegioaren arduradun izendatu zuen batek kezka agertu zion, nola jokatu behar zuen galdetuz. Eta Ignaziok: «Egizu ahal duzuna; egokitu arauak egoerari. Egizu ikusi duzuna eta Espiritu Santuak argituko zaitu».

  18. Ignazio 1556ko uztailaren 31n hil zen. Hil aurreko hiru asmo zehatz hauek aski borobildurik utzi zituen: Aita Santuak Lagundia baiestea, Gogo Jardunak liburua onartu izatea, Lagundiko Konstituzioak garaturik uztea.

More Related