1 / 12

KORTISOLA

KORTISOLA. Ane Iradi Mitxelena. EGITURA KIMIKOA. Esteroide taldeko molekula lipidikoa da. BESTE HORMONEKIN DUTEN ZERIKUSIA. kortikoideak : glukokortikoidea eta mineralokortikoidea. gizonezkoen hormona sexualak :

Télécharger la présentation

KORTISOLA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. KORTISOLA Ane Iradi Mitxelena

  2. EGITURA KIMIKOA Esteroide taldeko molekula lipidikoa da

  3. BESTE HORMONEKIN DUTEN ZERIKUSIA kortikoideak: glukokortikoidea eta mineralokortikoidea gizonezkoen hormona sexualak: androgenoak (testosterona eta bere eratorriak), anabolizanteak (androgenoak edo estrogenoak) emakumezkoen hormona sexualak: estrogenoa eta progesterona.

  4. KORTISOLA JARIATZEN DUTEN GURUINAK • CRHaren eraketa hipotalamoak kontrolatzen du • CRHaren askatzeak aurreko hipofisian ACTHa sortzea eragiten du • ACTHa jariatu egiten da • ACTHaren jariaketak giltzurrun gaineko guruinak aktibatzen ditu • Aktibazioaren ondorioz kortisola sortzen da

  5. HORMONAREN JARIAKETA AKTIBATZEN DUTEN FAKTOREAK Hormona horren eraketaren arrazoi nagusia estresa da bai fisikoa eta baita mentala ere. Honek ACTHa jariarazten du eta honen eraginez, kortisolaren igoera handi bat gertatzen da. estresen artean besteak beste hauek daude: Infekzioak, muturreko hotz edo bero jasak, traumatismoak...

  6. KORTISOLAREN EFEKTUAK 1- Karbohidratoen metabolismoan: a)glukoneogenesiaren estimulazioa: kortisolaren efektu metaboliko nagusi bat glukoneogenesia aktibatzea da gibelean. Batzuetan honen abiadura 6 aldiz bizkortzera ere iristen da. Hau, glukoneogenesia egiteko beharrezkoak diren entzimen kantitatea haunditu egiten delako da. Hain zuzuen, gibeleko zeluletan. Bestalde, kortisolaren askapenaren ondorioz, muskuluetako aminoazidoak gibelera garraiatzen dira. b)zeluletako glukosa kontsumoaren murriztapena: kortisolak glukosaren kontsumoa murrizten du zeluletan. Prozesua ez dago zehazki aztertua baina kortisolak mantsotu egiten du glukosaren kontsumoaren abiadura. c)gluzemiaren igoera eta giltzurrun-gaineko diabetea: glukoneogenesi prozesuaren azkartzeak nahiz glukosaren kontsumoaren gutxitzeak, gluzemia maila igotzen dute. Odoleko glukosa maila batzuetan oso altua izan daiteke giltzurrun-gaineko diabetea eraginez.

  7. 2- proteinen metabolismoan: a)proteinen eskasia: kortisolaren lehen efektua proteinen metabolismoan, batez ere, proteina erreserben exkaxia izaten da (gibeleko zeluletan izan ezik). Exkaxia honen arrazoi nagusia, proteinen sintesiaren gutxitzea nahiz katabolismoen igoera izaten dira. b)Zelulako proteinen gutxitzea: Gorputz guztian proteinen gutxitzea oso nabaria izan ohi da baina gibelean aldiz gehitze handia ikusten da. Odol-plasmako proteinen kantitatea ere asko igotzen da.  proteina plasmatikoak eta hepatikoak gehitzen dira  odoleko aminoazidoen kantitatea igotzen da.

  8. 3- gantzen metabolismoan: a)gantz-azidoen mobilizazioa: kortisolak gantz azidoak ahun adiposora garraiatzen ditu. Honekin batera, gantz azidoen kontzentrazioa haunditu egiten da. Bestalde, kortisolak gantz azidoen oxidazioa igoarazten du zeluletan. Honen emaitza bezala, produktu glukolitikoen murriztapena gertatzen da.

  9. ZELULA HELBURUETAN ERAGITEKO EKINTZA MEKANISMOA Kortisola zelula helburuan difusio bidez sartzen da, zitoplasmako errezeptoreei elkartuz. Ondoren, ADNko leku espezifikoetan itsasten da eta ARNaren gehiegizko produkzioa eragiten du. Honen eraginez proteinak, karnohidratoak lipidoak nahiz azido nukleikoak normalean baino abiadura azkarragoan sintetizatzen dira.

  10. KORTISOLAREN JARIAKETAREN ERREGULAZIOA Kortisolaren jariaketa ACTHaren jariaketaren araberakoa da. ACTHaren jariaketa aurreko hipofisiak erregulatzen du eta aldi berean, hipotalamoak aktibatzen du aurreko hipofisia ACTHaren faktore askatzailearen bidez. ACTHaren balantzea nerbio sistemak kontrolatzen du eta honen arabera ACTH gehiago edo gutxiago jariatzen da. Hala ere, badaude beste faktore inhibitzaile batzuk. Hauek kortisolaren eraketa inhibitzen dute. Kortisola-plasmatikoaren gutxizeak ACTHaren jariaketa aktibatzen du eta honen gehitzeak aldiz, inhibitzea edo atzera elikadura.

  11. PATOLOGIAK CUSHINGEN SINDROMEA: Sindrome hau, kortisolaren igoeraren ondoriozkoa da. Zenbait arrazoi ezberdinengatik gertatzen da. Baina batez ere ACTHaren gehiegizko jariaketaren ondoriozkoa da. Gaixotasun hau jasaten duten %20ak giltzurrun gaineko guruinetan jasaten dute. Ia denak alde bakarreko tumoreak izaten dira eta hauetatik erdiak baino ez dira hedatzen. Azken hauen erdiak kaltegarriak izaten dira.

  12. ADDISONEN SINDROMEA: Sindome kroniko hau, kortisolaren eta aldosteronaren jariaketaren gutxitzearekin agertzen da. Honen ondoriozko sintomak agudoak nahiz kronikoak izan daitezke. Kortisolaren gutxitzearen ondorioz efektu katabolikoak, gastrointestinalaren funtzioaren aldaketa eta uzkurtzeko gaitasunaren murriztea gertatzen dira. Honen ondorioz, pixu galtzea, anorexia, okadak, gonbitu eta min abdominalak agertzen dira. Muskulaturaren ahuleziak ere oso nabariak izaten dira.

More Related