1 / 15

ZELULA AMAK

ZELULA AMAK. BINGEN GUTIERREZ ETA ASIER IRAZABAL. Sarrera. Ama-zelulen inguruko gaia garrantzi eta gaurkotasun handiko gaia da. Gaixotasunak sendatzeko oso bide baliagarria izateko ahalmena du, nahiz eta oraindik aplikazioak urte batzuk pasa arte prest ez egon.

olisa
Télécharger la présentation

ZELULA AMAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ZELULA AMAK BINGEN GUTIERREZ ETA ASIER IRAZABAL

  2. Sarrera • Ama-zelulen inguruko gaia garrantzi eta gaurkotasun handiko gaia da. • Gaixotasunak sendatzeko oso bide baliagarria izateko ahalmena du, nahiz eta oraindik aplikazioak urte batzuk pasa arte prest ez egon 2009-ko otsailean ama-zelulen gaia (stem cells) portada izan zen TIME aldizkarianhttp://img.timeinc.net/time/magazine/archive/covers/200 9/1101090209_400.jpg

  3. Ama-zelulak (stem cells) diferentziatu gabeko zelulak dira eta organismo multizelular guztietan aurkitzen dira. •Berritzeko ahalmena. Zatiketa zelularraren bidez behin eta berriro ugaritzeko (bere burua berritzeko) aukera, diferentziatu gabe •Potentzia. Zelula espezializatuan bilakatzeko ahalmena Zer dira? -Ezaugarriak

  4. Bizitza zelula bakar batetik hasten da (zigotoa). Zelula amen hazkuntza • Zelula hori zatitzen da behin eta berriro gorputzaren zelula guztiak eman arte. • Une batean zelula horiek beren kopia identikoak egiteari utzi egiten diote eta zelula espezializatuak ematen hasten dira.

  5. Zelula ama berriak behar izaten dira, zelula espezializatuak ematean agortu ez daitezen. Zelula amek erabakia hartu behar dute uneoro: zelula ama gehiago egin ala zelula espezializatua bihurtu. Kanpoko eta barneko seinaleen ondorioz (gorputzak ematen dituenak) hartzen dituzte erabakiak zer zelula mota espezializatua izango diren zehazteko. Seinale horiek zeintzuk diren jakiten saiatzen ari dira zientzilariak.

  6. Zelula amak oso zelula- mota bereziak dira eta erreserba gisa funtzionatzen dute zeren zelula espezializatuek galdu egin dute bere kopiak egiteko ahalmena eta hiltzen direnean ordezkatu behar izaten dira hau da hain zuzen zelula amek egiten dutena Funtzioa

  7. Zelula motak • Zelula-mota bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Batzuk elkarrekin hazten dira; beste zelula batzuk hazten dira isolamenduan, elkarretik urrunduz... • Zelula-mota horiek talde espezializatuan egiten dute lan. Batzuk oxigenoa garraiatzen dute zirkulazio- sistematik, beste batzuk uzkurtu eta luzatu sistema muskularrean...

  8. Zelula motak • Diferentziatutako zelulak bihurtzeko ahalmenaren arabera, zelulak izan daitezke • •Totipotenteak: edozein zelula- mota emateko ahalmena (extraembrionarioak barne) • •Pluripotenteak: ia zelula-mota guztiak emateko ahalmena. Ama- zelula enbrionarioak pluripotenteak dira • •Multipotenteak: funtzio jakin bat duten zelula-motak emateko ahalmena dute. Ama-zelula helduak multipotenteak dira.

  9. Enbrioi zelula amak • Ehun baten zelula amek ehun horren zelulak emateko gai dira soilik. • Zelula hauek blastozistotik (fertilizazioaren 4-5 egun ondoren lortzen da eta 50- 150 zelula inguru ditu) datoz, hau da umetokian inplantatu aurretik ematen den enbrioitik. • Fase honetako enbrioi batean badaude zelula batzuk hazi daitezkeenak eta potentzialki gai direnak edozein motako zelulak emateko: odol-zelulak, neuronak...

  10. Ama zelula helduak • Ama-zelula helduak helduen ehunetan aurkitzen dira. • Irudian agertzen dira ama-zelula helduak aurkitu diren zenbait organo eta ehun. • Ikerketak daude beste tokietan ere aurkitzeko. • Beraiek duten funtzioa suntsitzen diren zelulak ordezkatzea da baina enbrionarioek baino ahalmen mugatuagoa dute

  11. Zelula amak oso baliagarriak dira medikuntzan. Adibidez, azaleko zelula ama batek egin ditzazke azal zelulak gorputza osoa estaltzeko adina. Horrek oso aurrerapen handiak ekarri ditu erredurak dituen gaixoak tratatzeko garaian. Beste gaixotasunak sendatzeko ere balio dute, leuzemia kasu. Zelula ama gutxi batzuren transplantea nahikoa izan daiteke odol-sistema osoa erreparatzeko. Zertarako balio dute?

  12. Beste aplikazio batzuk: • •Animaliekin eginiko testak murriztu egingo lirateke • •Medikamentuen testak zelulekin egin daitezke • •Gaixotasunak hobeto ulertu (diabetes...)

  13. IPS ZELULAK • Ez dira uste zuten bezain otzanak. Azaleko edota ilesko zelula simpleetatik, birprogramazioaren ostean zelula amen berdinak sortzen zirela pentsatzen zuten baina ez da perfektua. Izan ere eutsi egiten diote zelula helduak zireneko genomaren zati bati. ADN ari itsatsita dauden metiloma izeneko molekula batzuk gordetzen dute oroimen hori. IPS molekulen metilomak aztertzean ikusi dute zelula amen bezalakoa dela ia osotasunean baina ez osorik eta hor dago hain zuzen koska

  14. Horretaz aparte beste akatz bat ere aurkitu dute IPS zelula hauek minbizia, tumoreak garatzeko joera handiagoa dutela; tumoreak sortzeko prozesuekin lotutako geneen mutazioak dituzte. • Zelula normalak baino aukera handiagoak dituzte tumoreak gauzatzeko eta honegatik IPS zelulen erabilera izugarri muga daiteke.

More Related