1 / 8

Galeno

Galeno. Zirkulazio-alorreko lehenengo adituetako bat Galeno izan zen. II. mendeko mediku hark hau uste zuen:.  Gibelak sortzen duela odola.  Gibelak ponpatzen duela odola bihotzera.  Behin bihotzera iritsitakoan, odola biriketatik datorren airearekin nahasten dela.

raisie
Télécharger la présentation

Galeno

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Galeno • Zirkulazio-alorreko lehenengo adituetako bat Galeno izan zen. II. mendeko mediku hark hau uste zuen: Gibelak sortzen duela odola. Gibelak ponpatzen duela odola bihotzera. Behin bihotzera iritsitakoan, odola biriketatik datorren airearekin nahasten dela. Bihotzean berotu eta gero, odola organo guztietara zabaltzen dela elikagaiak eramateko eta, azkenean, haragi bihurtzen dela.

  2. Alexandra Gilliani Alexandra Gilliani (1275-1326) Boloniako Unibertsitateko anatomistak ekarpen garrantzitsua egin zion odolaren zirkulazioaren ikerketari; hain zuzen, haren lanak aitorpen handia izan zuen, garai gogorrak bizitzea egokitu zitzaion arren. Teknika bat asmatu eta erabili zuen, odolak odol-hodietan egiten zuen ibilbidea deskribatzeko. Teknika horren arabera, hildakoen gorpuen arterietatik eta zainetatik odola atera behar zen, eta gero, solidotu egiten zen likido batekin bete behar ziren hodi haiek.

  3. Leonardo da Vinci Da Vincik (1452-1519)bihotza aztertu zuen eta haren anatomiaren marrazki ugari egin zituen. Bihotzeko balbulak xehetasunez deskriba-tzeko egin zituen irudiak oinarri hartuta, pentsa daiteke bazuela haien funtzionamenduaren berri.

  4. Miguel Servet 1553an, Miguel Servet espainiar medikuak zalantzan jarri zituen Galenoren ideiak, eta honela azaldu zuen biriketako zirkulazioa: Bentrikuluak biriketako arteriaren bidez lotzen dira; arteria hori eskuineko bentrikulutik irteten da eta odola eramaten du biriketara. Odola, oxigenatu eta zikinkeriak garbitu eta gero, birika-zainak jasotzen du eta bihotzeraino eramaten du.

  5. William Harvey XVII. mendean, William Harvey ingeles medikuak zirkulazioa deskribatu zuen, egun zirkulazio orokorra deritzoguna; zehazki, honela azaldu zuen: Odola bihotzerantz joaten da zainetan barna, eta bihotzetik gorputzeko alderdi guztietara zabaltzen da, arterietatik barna. Odola etengabe ari da mugitzen, modu zirkularrean. Zainek dituzten balbulak direla eta, odolak bihotzeranzko norabidean soilik zirkula dezake. Bihotzak odola ponpatzen du.

  6. • Aurkezpen honekin lotutako ariketak egiteko,SAKATU Ariketak

  7. Hasi Ariketak Adierazi zer dakizun 1 Azaldu zertan egin zuen huts Galenok odolaren zirkulazioari buruzko postulatuetan. 2 Azaldu zer adieraz dezakeen Alexandra Gillianiri buruzko testu zati honek: “ …haren lanak aitorpen handia izan zuen, garai gogorrak bizitzea egokitu zitzaion arren.” Izan ekimena 3 Bilatu Leonardo da Vinciri (1452-1519) buruzko informazioa, eta idatzi testu bat hark egin zituen beste hainbat ekarpeni buruz. • Aurkezpena berriz ikusteko,SAKATU

More Related