1 / 12

Entzun gorputzaren musika!

AHOA. Entzun gorputzaren musika!. ESKUA. IPURDIA. Ahoa, ipurdia eta eskua. 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira? KORROKADAK DOMINISTIKUA ZURRUNGA EZTULA.

reuel
Télécharger la présentation

Entzun gorputzaren musika!

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. AHOA Entzun gorputzaren musika! ESKUA IPURDIA

  2. Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira? KORROKADAK DOMINISTIKUA ZURRUNGA EZTULA KORROKADA: Guk edaten ditugun hainbat edarik gasa dute eta gasak sabelean sortzen dira eta nolabait kanporatu egin behar denez, gasa exofagotik igotzen da, eta ahora heltzean ahots kordek bibratu egiten dute. Hori guztia gasaren presioa handitzen denean gertatzen da.

  3. DOMINISTIKUA: Substantzia ezezagun bat detektatzen denean aktibatzen den defentsa mekanismoa da. Horren eraginez sudurrean nolabaiteko erreakzioa sortzen da eta horren ondorioz izugarrizko aire pila sartzen dugu biriketan barrena. Ondoren muskulo abdominalak diafragma igoarazi egiten dute eta diafragmak berriz birikak uzkurtu eta bertako airea kanporatzerakoan sortzen da doministikua.

  4. ZURRUNGAK: Sudurreko eta ahoko bibrazioaren ondorioz ateratzen diren zaratak dira. Ia ahoko atal guztiek bibratu egiten dute. Elkarren artean tarte gutxi dagoenean hau da, elkarrengandik hurbil daudenean ostopo bihurtzen da airearentzat sartu eta irtetzeko.Horrela ateratzen da zurrunga hotsa. EZTULA: arnas bidearen berezko erreflexua da. Narridura sortzen duten substantzia arrotzak edo jarioak kanporatzerakoan sortzen da.

  5. Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.b Zer soinu ateratzen da ipurditik, eta zergatik sortzen da? PUZKARRAK Puzkerra ipurditik ateratzen den soinu bakarra da. Puzkerra gas nahasketa bat da. Elikagaiak jaten ditugunean, bitaminak, proteinak eta abar, bakterioz beteta daude etaheste mehean eta heste lodian sakabanatu egiten dira gasak sortuz. Gorputzak elikagai horiek kanporatu egiten ditu gas, solido eta likido eran.

  6. Gasak kanporatzeko modu errazena puzkerra da. Kalkulatzen da 12 eta 25 puzker artean botatzen direla egunean. Elikagaien arabera puzkerrak izan daitezke usaindunak eta usaingabeak edo zaratatsuak.

  7. Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.c Zer soinu ateratzen da eskutik, eta zergatik sortzen da? HEZURRETAKO SOINUAK Eskutik ateratzen diren soinuak hezurretakoak dira. Hezurren soinuak, hezur tartetan aire burbuila txikiak daudelako sortzen dira. Belaunak eta besoak tolesten ditugunean, burbuila horiek lehertu egiten dira eta orduan soinu berezi hori egiten dute, enbalatzeko erabiltzen den ponpadun plastikoa zapaltzean bezala. Hatzamarrak tiratzerakoan eta belaunak eta besoak tolesterakoan zaratatxo hori entzuten da, baina ez da desatsegina.

  8. Gorputzaren beste zein soinu ezagutzen duzue? • Kontatu zein diren eta zein zerk sortzen dituen. TRIPA-ORROAK: Gose gaudenean, gure urdailak eta hesteak hutsik daudenean soinu berezi bat ateratzen dute gasak alde batetik bestera ibiliko balira bezala. Soinu horiei tripa-orroak deitzen diegu eta zarata horiek ateratzen zaizkigunean kilikiliak sentitzen ditugu. Tripa-zorriak ditugula esaten dugu.

  9. BIHOTZAREN TAUPADAK: Bihotzeko taupadak zailak dira entzuten,baina pertsona baten bularrean belarria jartzen badugu zerbait entzungo dugu. Bihotzeko bi mugimenduen eraginez, sistole eta diastole, barrunbea uzkurtu eta lasaitu egiten da eta ondorioz hots apal hori entzun ahal da. ZOTINA: Norbere borondatearen kontra diafragmak sortzen duen soinua da. “HIP, HIP,…” normalean minutuko hainbat alditan ematen da, aire-jarioak glotisa itxiarazten duelako.Hau bizkorregi jan edo edateagatik izaten da. Edari alkoholdun gehiegi edanez gero edota gas asko duen edaria.

  10. Eztabaida: gorputzaren soinu eta hotsak ezkutatu behar dira? • Eztabaidatu taldean, eta eman ateratako argudio eta ondorioen berri. • Gorputzak ateratzen dituen hots guztiak ez dira berdinak. • Bakarka gaudenean ez dugu izaten arazorik soinu horiek ateratzeko. Naturalak eta onak dira gorputzerako: • Lasaitu egiten dute • Ondoeza arindu egiten dute • Gorputzak zerbait behar duenaren seinale dira

  11. Beste pertsona batzuk aurrean daudenean sortzen dira problemak, usaina sortzen dutelako edo hots desatseginak direlako. • Horietako batzuk, molestatu egiten dutenak, gure gizarteak ez ditu ontzat ematen eta ateratzen dituen pertsona seinalatu eta gaizki ikusita egoten da. • Orduan, non atera daitezke horrelako soinuak? • Bakarka gaudenean • Familian edo etxeko giroan, beti komunera joanez gero hobe • Larritasuna dagoenean, ezinbestekoa denean, eskua ahoan jarrita edo.

  12. Saiatu beharko genuke soinurik ez ateratzen: Autobusean, ikasgelan, zinetokian, jantokian, taberna edo restaurantetan eta publikoarekin egoten garen toki guztietan.

More Related