1 / 12

Berde-berdea

Berde-berdea.

tamira
Télécharger la présentation

Berde-berdea

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Berde-berdea Berde-berdea kutxak garatu duen proiektua da. Proiektu honetan ikastetxe askok parte hartzen dute.Hemen lortzen den dirua hainbat elkarteei ematen zaie elkartea hobetzeko. Diru-laguntza lortzeko bertan parte hartu eta hainbat galderei erantzun ondoren elkarteei puntuak ematen zaizkie eta puntu kopuruaren arabera diru kantitate bat. Guk lehengo urtean parte hartu genuen.

  2. Zer da berde-berdea? Aurkibidea • Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu. • Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.   • 2004-05, 2005-06, 2006-07 eta 2007-08 ikasturteetan zehar Gipuzkoako DBHko ikastetxeen % 90ak hartu du parte, 21.000 ikasle inguru, gehienak 1. eta 2. mailakoak.     • Ekimenaren bidez, bestalde, ingurumenaren alde lanean ari diren zenbait elkartek dirulaguntza oparoak jasotzen dituzte ikasleen parte-hartzeari esker. Dagoeneko 48.000 € lortu dira.

  3. Berrikuntzak • Ikasturte honetan berde-berdearen 5. urteurrena ospatuko dugu eta urtero bezala proiektuan zenbait berrikuntza gaineratu ditugu: • Web orrialdea berritu dugu eta ikasleek parte hartze zuzenagoa izateko bloga sortu; beren lan, iritzi, argazkiak…azaltzeko. • Ikasturtean zehar lehiaketak egingo dira, web orrialdean aurkezten joango garenak. • Ikasleek aukeratutako ingurumen elkarteekin elkarlan handiagoa. Ikasle eta elkarteen arteko harremana sustatuko dugu bisita eta beste jarduera batzuen bitartez. • Energiari buruzko ikasmaterial berria, berde-berdea orrialdean erabilgarri izango dena. • Proiektuan gurasoek ere parte har dezaten web orrian jarduera zehatz batzuk eskaintzen joango gara.

  4. Nola lantzen da? • Partaideak: berde-berdean izena emandako ikasleek, bai eta, hala nahi duen edonor ere web orrialdearen bitartez.-Proiektuaren web orrialdearen bidez, baliabide guztiak eskuratzen dira. Gainera, ikasleek beren lanarekin eta pasahitz bat erabiliz, diru-laguntzak lortzen dituzte eurek aukeratutako elkartearentzat.-Ikasleek, irakaslearekin –zenbaitetan proiektuko arduradun batekin ere-, 5 gai lantzen dituzte ikasgelan: • Bioaniztasuna • Atmosferaren kutsadura • Ura • Oporraldi ekologikoagoak • Klima aldaketa • Horretarako, gai bakoitzaren inguruko materialaz baliatzen dira: • 8-10 minutu inguruko filma. • Aukera anitzeko 15 galderez osatutako galdetegia. • Irakaslearentzako eta ikasleentzako koadernoa, gaia ulertu eta berrikustea ahalbidetu eta galdetegia osatzen lagunduko diena. • Material osagarria; bideoak, infografiak…biltzen dituen CDa. • Material hori guztia "berde-berdea.net" orrian dago eskura, bai eta, gai bakoitzaren inguruko albisteak, loturak, irudiak… • -Diru-laguntzak: Ikasleek gai bakoitzari dagozkion 15 galderak Internet bidez erantzuten dituzte, eman zaion pasahitza erabiliz. Honela ikasturte bukaeran, lortzen dituzten puntuak laguntza ekonomikoan bihurtuko dira aukeratutako elkarteari banatzeko. Orain artekoan, 48.000 € banatu dira elkarte hauen artean: Greenpeace, Organbidexka, Kalapie, Aranzadi, Arrano Etxea, EIBE eta The Green Belt Movement.  Horri esker, hainbat jarduera abiarazi dituzte: zauritutako animaliak zaindu, hegoaldeko zuhaitz-igelaren bizitokiak babestu, zetazeoak ikertu gure kostaldean, bidegorriak bultzatu,...

  5. Sustatuko diren proiektuak • Aranzadi:Hegazti migratzaileen eraztunketa eta ikerketa Txingudiko paduretan. • Arrano Etxea:Sendatzen dituzten animalia basatien aterpeak eraberritzea. • EIBE:Euskal kostaldea zeharkatzen duten izurde handien ikerketa. • The Green Belt Movement:Kenyako baso-berritze ekimenerako zuhaitzen erosketa eta landaketa.

  6. Hauek dira gaiak. berde-berdea

  7. Oporraldi ekologikoak Hasiera batean turismoa eguitea guxi batzuen esku zegoen. Baina gero turismoaren masifikazioa etorri zen. Horrez kutsadura handia sortzeaz gain, leku batzutan beste batzutan baino azkoz jende gehiago joaten da. Horrek leku konkretu batzutan azkoz kutsadura handiagoa ekartzen du. Gai honi buruz gehiago jakiteko, jarraitu link hau: http://www.naturgaia.net/pdf/PROF_VACACIONES_EUS.pdf

  8. Klima aldaketa Klima aldaketa gizakiak sortutako kutsadurarengatik, Lur planeta berotzen ari da. Guk sortutako CO2arengatik atmosferan pilatu eta lurreko beroa ez du irteten uzten. Horrek Lurraren beroketa dakar, eta horrek izaki espezie askoren extinzioa ekar dezake. Gai honi buruz gehiago jakiteko egin klik link honetan: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=4664 http://www.berde-berdea.net/archivos_recursos/material_profesores/9_klima_aldaketa_profesores.pdf

  9. Bioaniztasuna Bioaniztasunak ASKOTARIKO BIZITZA esan nahi du. Ekologistek kontzeptu hau erabiltzen dute ekosistema bateko bizitza oparotasun adierazteko. BIO – BIZITZA ANIZTASUNA – ASKOTARIKOA Gai honi buruz gehiago jakiteko egin klik link honetan: http://www.berde-berdea.net/archivos_recursos/material_profesores/6_bioaniztasuna_profesores.pdf

  10. Atmosferaren kutsadura Azken urte hauetan gizakiak naturari erreparatu gabe gure planeta ustiatu egin du materialen bila. Honek aurrerapen asko ekarri ditu baina hau horrela jarraituz gero, gure oinirdekoei ez zaie ezer geratuko, dena kutsatua eta bizigabea geratuko da. Honi buruz gehiago jakiteko egin klik link honetan: http://www.berde-berdea.net/archivos_recursos/material_profesores/7_atmosferaren_kutsadura_profesores.pdf

  11. Ura Ura (H2 O) Lur platetako materia original eta liluragarriena da osaeraz xumea izan arren. Bizitza egoteko ezinbestekoa da substantzia hau, izaki bizidunak materia honetaz osaturik baitgaude. Horretaz apar beste materia-sistemak ez dituzten propietate bereziak ditu: dilatazio anomaloa, bero espezifikorik altuena ( edo altuenetarikoa) … Materia honi buruz gehiago jakiteko egin klik hemen: http://berde-berdea.net/archivos_recursos/material_profesores/8_ura_profesores.pdf

  12. Web horrialdea Web horrialdea www.berde-berdea.net

More Related