1 / 11

Behin batean, hiriko etxe altu batean, Patxi deituriko ume bat bizi zen.

Behin batean, hiriko etxe altu batean, Patxi deituriko ume bat bizi zen. Patxi oso pozik bizi zen bere gurasoekin, baina hauek beti lanean zeudenez batzuetan bakarrik sentitzen zen.

tierra
Télécharger la présentation

Behin batean, hiriko etxe altu batean, Patxi deituriko ume bat bizi zen.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Behin batean, hiriko etxe altu batean, Patxi deituriko ume bat bizi zen. Patxi oso pozik bizi zen bere gurasoekin, baina hauek beti lanean zeudenez batzuetan bakarrik sentitzen zen.

  2. Egun batean, ikastolako etxeko-lanak egiten ari zen bitartean, txori polit bat ikusi zuen leihoan. Begiratu zuen baina ez zion kasurik egin.

  3. Hurrengo egunean, bere logelan zegoela berriro ere ikusi zuen txoria leihoan, berari begira.

  4. Patxik leihoa zabaldu zuen eta eskua hurbildu zion. Orduan txoria Patxiren eskura igo zen eta txioka hasi zen.

  5. - Txoria gose eta egarri egongo da. Janaria eta ura ekarriko diot –pentsatu zuen Patxik-. Sukaldera joan zen jateko eta edateko zerbait hartzeko.

  6. Txoriak janaria eta edaria ikusi zituenean oso pozik jarri zen eta logela osotik hegan egiten hasi zen, txioka.

  7. Patxik ekarritakoa leihoaren alboan utzi zuen eta txoritxoak ziztu bizian bukatu zuen den-dena.

  8. Txoriak jaten zuen bitartean Patxi izen bat pentsatzen hasi zen: - Horitxo, txoritxo... Ez, badakit!. Asko jaten duenez tripaundi deituko dut!.

  9. Egun batean, tripaundi logelan zegoela, Patxiren ama sartu zen eta txoria ikusi zuenean oheko burukoa hartu eta txoria uxatzen saiatu zen. - Alde hemendik!. Etxe honetan ez ditugu txoririk nahi!. - Ez ama, ez!. Tripaundi da!, nire laguna!. –esan zion Patxik.

  10. Orduan Patxik gertatutako guztia kontatu zion. Tripaundi txoriak bakarrik zegoenean konpainia egiten ziola eta berak janaria eta edaria ematen ziola.

  11. Hortik aurrera, egunero-egunero txoritxo txikiak Patxiren leihora hurbiltzen zen eta elkarrekin jolasten zuten.

More Related