1 / 50

Beñat eta Naiaren bizitzako egun bat

Beñat eta Naiaren bizitzako egun bat. Beñat, esnatu ezinda dago oraindik. Naia, aldiz, esnatu eta berehala atera da ohetik. O,o! Alfonbra apur bat doblatuta zegoen. Estropezu egin eta lurrera erori da. Zorionez ez du minik hartu oraingoan baina …, hurrengoan ??

donar
Télécharger la présentation

Beñat eta Naiaren bizitzako egun bat

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Beñat eta Naiaren bizitzako egun bat

  2. Beñat, esnatu ezinda dago oraindik. Naia, aldiz, esnatu eta berehala atera da ohetik. O,o! Alfonbra apur bat doblatuta zegoen. Estropezu egin eta lurrera erori da. Zorionez ez du minik hartu oraingoan baina …, hurrengoan ?? Eguna hasi bezain pronto, sortu da lehenengo ezustekoa !!

  3. Ohi den legez, Naia, komunera abiatzen da zuzenean, bizkor- bizkor eta oinutsik. Apur bat lehenago, gurasoak, dutxatu eta prestatu dira baina zorua bustita gelditu da eta oinutsik doan Naiak, irrist egin du. Eskerrak ama bere atzetik zihoan eta, Naia lurrera erori aurretik heltzeko denbora izan du. Oraingoan ere ez du minik hartu baina, hurrengoan ?? Hau da hau, eguna asteko modua, bigarren ezustekoa, jadanik !!

  4. Beñat, oraindik, behar bezala esnatzeke dago. Ohetik salto batean altxa da, aita oihuka entzutean. Aurreneko urratsak ematen ari dela, irekita zegoen leihoarekin kolpe ederra hartu du. Nork utzi du leihoa irekita? Hau ez da haurrak erabat esnatzeko dagoen modurik egokiena !!

  5. Ikusten denez, eguna ez da oso ondo hasi Beñat eta Naiaren etxean. Gurasoak, beraien artean, gertatutakoak komentatzen ari dira : amaren errua izan da ? Aitarena ? Biena ? … Zer egin? Nola jokatu aurrerantzean? Egoera lasaitasunez aztertu behar dute gurasoek. Ezin dira normaltzat hartu dagoeneko gertatutakoak !!

  6. Ia egunero bezala, presaka dabiltza denak. Lanez gainezka dabil ama: Beñat jantzi behar du Naia begi bistatik galdu gabe. Halako batean, Naia, ohe ertzean, oinetakoak lotzen ari dela , oreka galdu eta badoa … Eskerrak, lurrera jausi aurretik amak heldu dion, bestela, goizean goizeti, hirugarren ezustekoa. Gaur salbatu da baina hurrengoan?

  7. Bien bitartean, aita, gosaria prestatzen ari da sukaldean. Esne beroa mahaira daramala, kazola lurrera erortzen zaio. Eskuan erredura txiki bat egin du. Ontzi beroa hartu aurretik eskularrua edo trapuaz babestu behar da eskua. Oraingoa ez da izan erredura larria baina izan zitekeen!! Eta hurrengoa??

  8. Gosaltzeko garaia heldu da baina, izandako ezbeharren ondorioz, ez daukate denbora gehiegirik. Ikastolara joateko ordua heltzear dago. Aitak ezin du gehiago itxaron eta badoa lanera. Nola dago jesarrita Beñat ?? Ez dute bada beste ustekabekoren bat izango !!

  9. Kontu handia izan behar da igogailuan sartzerakoan. Ateak ireki eta tartetxo bat igarota, ateak, automatikoki zarratzen baitira. Kasu honetan, zarratzen hasia dago eta Beñat harrapatzeko arriskuan egon daiteke Zorionez, Naia, konturatu egin da eta botoia sakatu du. Ia-ia beste ezbehar bat ere gerta zitekeen … !!.

  10. Hainbeste jende dabilen atarian, nola egon litezke baldosak apurtuta eta baldosarik gabeko hutsuneak eta koxkak? Eskerrak ama konturatu den eta ohartarazteko denbora izan duen. Haurrek eta pertsona nagusiek, sarritan, ez diete erreparatzen horrelako detaileei. Kontuz, beste ezbehar bat gerta zitekeen!

  11. Kalean daude jadanik baina berandu doazenez, autobusa ez galtzeko, korrika hasi dira hirurak. Naia atzera begira doa eta halako batean, “ laprast “ egin eta oreka galtzen du. Zorionez, inguruko emakume bat adi zegoen eta heltzeko denbora izan du erori aurretik. Ai, ama !!, oraingoan ere zorte handia izan dute …

  12. Autobusa abian jarri da eta badoaz, Beñat eta Naia ikastolarantz. Ama, berriz, haurrak agurtu eta berehala lantokira doa. Eguna hasi baino ez da egin eta hainbat egoera arriskutsu bizi izan dituzte dagoeneko !! Azkenak izango ote dira ??

  13. Haur gehienak behar bezala jesarrita badaude ere, bat eserlekuan belauniko jarrita atzera begira dago. Autobusean ere ezustekoak gerta daitezke. Kasu honetan, autobusak egindako balaztadaren ondorioz, oreka galdu eta atzerantz erori da. Oraingoan, Beñat eta Naiari ez zaie ezer gertatu, bai, ordea, beraien ikaskide bati.

  14. Beñat eta Naia, jaitsi dira dagoneko autobusetik eta badoaz zuzenean ikastolarantz. Beraien lagun batek, ordea, eskailerak jaisterakoan estropezua egin du. Eskerrak begiralea adi zegoen. Erori aurretik heldu eta lagundu egin dio.

  15. Ikastolara sartzeko bi ate nagusi badaude ere, momentu honetan, bietariko bat, zarratuta dago. Ondorioz, txikiak zein nagusiagoak , denak irekita dagoen ate bakarretik sartu behar dira. Tropelean elkarri bultzaka doazela Beñat erori egin da… Ikaskideen hankapean gelditu da. Zergatik ez daude bi ateak irekita ? Zergatik ez da hobeto antolatu ez ohiko egoera hau ?.

  16. Gelara heldu eta irakaslea falta denez, leihoa ireki dute Beñatek eta gelako kide batzuk, kanpoan zer gertatzen den ikusteko. Ederra sustoa hartu du irakasleak, haurrak aulkietan igota eta gorputz erdia leihotik kanpora dutela ikusi dituenean. Nola ireki dituzte leihoak ? Kasu hauetarako badaude segurtasun sistema egokiak … Okerra gertatu aurretik jarri behar dira bitartekoak.

  17. Hor daude Naia eta bere ikaskideak, txintxo-txintxo, irakaslearen azalpenak jarraitzen. Halako batean, “ ai ama “, oholtza estuegia eta irakaslea ertzetik hankaz gora erori da.... Aurreko ikasleak saiatu dira ohartarazten baina, beranduegia izan da.

  18. Jolas orduko garaia heldu da. Ikasleak korrika doaz pasabidean zehar. Naiak, gelatik ateratzeko asmoz, atea ireki du eta danba! Momentu horretan korrikan zihoan haur batek kolpe ederra hartu du atearekin, Korrika joan ez balira, edota atea zabaltzeko eremua seinaleztatuta egon balitz …, behar bada, ez zen hori gertatuko.

  19. Ohi den bezala, hor dabiltza hainbat haur futbolean jolasten. Bat-batean, baloiak, inguruko kristal bat jo eta apurtu egin du. Kristal zatiak, ingurura erori dira baina inguruan jesarrita zeuden haurrak ez ditu ukitu. Susto ederra hartu dute, lurrean jesarrita zeudenek, Beñat eta bere lagunek. Zorionez, oraingoan, susto hutsean geratu da guztia !!.

  20. Jolas ordua bukatu eta geletarantz doaz berriro guztiak. Beñatek, zintzilika darama bere jertsea, atzetik doanak, konturatu gabe zapaldu egin dio eta Beñat oreka galduta atzerantz erortzen da. Atzetik zihoana konturatu egin da eta eskaileratan erori aurretik, heltzeko denbora izan du. Berriro ere zortea !!

  21. Begira, begira nola jesarrita dagoen irakaslearen azalpenak entzuten dituen bitartean. Hankaz gora erortzeko arriskua nabarmena da. Aulkietan behar bezala jesarri behar da, horrela bakarrik ekidin daitezke antzeko arrisku egoerak. Kontuan izan !!

  22. Beñatek, bere lagun gehienak bezala, oso gustukoa du plastikako klasea. Era guztietako esku lanak egiten dituzte. Kasu honetan, plastilinarekin ari dira. Begira, gorri-gorri jarri den haurrari. Plastilina zati bat ahoan sartu du eta itotzen ari da … Irakaslea adi zegoen eta bizkor atera dio plastilina zatia ahotik. Eskerrak!

  23. Bazkaltzeko garaia heldu zaie Naia eta bere gelakideei. Gaur, makarroiak dituzte aurretik eta jarraian, okela patatekin. Makarroiak dastatu ondoren okela ebakitzen hasi dira. Zarata eta mugimendu dezente dago jantokian. Naiak haragia ebakitzean huts egin eta ebakitxo bat egin du eskuan. Ebakiak egin ditzaketen erremintekin kontuz ibili behar da.

  24. Txikienek, noski, laguntza behar izaten dute bazkaltzeko garaian eta hor dabiltza, joan-etorrian jantokiko hiruzpalau monitore. Beñat eta lagunak, makarroiak jaten ari dira. Bat-batean, negarrez hasten da haurtxo bat, ebakia egin baitu ezpainean. Edalontzia pitzatuta zegoen eta ontziak banatzerakoan inor ez da konturatu …

  25. Komunera joateko premia izan dute Beñatek eta bere lagun batek. Bertan, garbiketako hainbat tresna eta produktu daude aterata, laster garbitzen hasi behar dira eta. Eskuartean daukan sprayak duen arriskuaz jabetu gabe, jakin-minak eraginda, botoiaz esperimentatzen hasi da. Sprayaren botoia zapaldu eta Beñaten lagunari zipriztina sartu zaio begira. Kontuz haurrak inguruan direnean. Momentu batean ere, ezin daitezke, umeen eskura, kontrolatu gabe utzi horrelako produktuak,!!

  26. Bazkaldu ostean, informatikako klasea du Naiak. Hor dabiltza pozik guztiak, bakoitza bere ordenagailuarekin. Instalazio elektrikoa egin zutenean, ez ziren behar bezala gordeta utzi kableak, hauetariko asko bistan eta zintzilik gelditu dira. Naiaren atzeko aldetik pasatzen ari den haurra ez da konturatu kableak zintzilika daudela eta kateatu egin da, kateatu eta lurrera erori. Arriskuak aldez aurretik ekidin behar dira eta kableak hodietan sartuta eta hormara lotuta jarri.

  27. Bukatu dute eguneroko jarduna ikastolan eta hor doaz, Naia eta Beñat, eskutik helduta, autobuserantz. Espaloia, oinezkoentzako bada ere, badirudi, jaramon handirik ez dutela egiten batzuk. Zorioneko patineteak !!! Hainbeste haur dabilen espaloia baino toki egokiagorik ez ote dago patinetean ibiltzeko !!

  28. Gurasoak lanean direnean, laguntza ezin hobea eskaintzen dute, sarritan, aiton-amonek. Hor daude, egunero legez, autobusaren geltokian, irribarrez, Beñat eta Naiaren zain. Beraiek arduratuko dira bada, ondorengo ordu batzuetan, haurrak zaintzeaz !!.

  29. Eguraldiak laguntzen duenez, etxera joan ordez, inguruko jolas parke batera joan dira, askaria jan bitartean apur bat jolastera. Ezinbestekoa da, jolas parkeetako ekipamenduak, seguruak izateaz gain, uneoro, egoera onean daudela bermatzea. Haurrek jolastu behar duten lekuari behar besteko arretarik ez jartzeak istripua, berez, dakar !!.

  30. Ez daukate jolasteko denbora gehiegirik. Osteguna izanik, bata igeriketara eta bestea musika ikastera doaz.. Polikiroldegi aurreko zebra bidera heltzean, auto bat bizkorregi datorrela ikusi eta, bada ez bada ere, geratu egin da laukotea. Ez, ordea, beste bi haur hauek eta autoak harrapatzeko zorian egon dira … Zebra-bideak, oinezkoentzako pasaguneak dira eta lehentasuna oinezkoek izan beharko lukete, beti. Zoritxarrez, ordea, ez da horrela gertatzen, beti !!.

  31. Beñat, aldagelan igeri egiteko prestatzen ari da. Pozik, oso gustuko baitu igerian egin eta uretan jolastea. Aldagelak, ordea, ez daude ondo zainduta. Aulkia ertzak apurtuta dago, argiak zintzilik daude eta zoruan ur putzuak. Amonak kontu handiz ibili behar du eta toki guztietara begira, okerrik ez gertatzeko.

  32. Naia eta aitona, bestalde, berehala heldu dira musika eskolara, polikiroldegitik oso hurbil dago eta. Elkar agurtzen ari direla, ordea, susto galanta eman diote aitonari, espaloitik bizikletan zetozen bi haurrek. Espaloiak oinezkoentzako badira, zer dela eta dabiltza bizikletak, abiada bizian, espaloia karrerako pista balitz bezala !!!

  33. Igeritokian oinez ibiltzeak ere badu bere arriskua. Bizkorregi joateak, areagotu egiten du erortzeko arriskua baina, sarritan, ahaztu egiten zaigu. Jakina igeritokian irrist egiteko arriskua dagoela. Oinutsik eta txankletarik gabe ibiliz gero, gehiago !!

  34. Eguneko egitaraua bukatzear dago. Beñat eta aiton-amonak, Naiaren zain daude musika eskola aurrean. Hor dator Naia, irribarretsu baina hara hor, bere aurretik doan neskak eskailera ertzean irrist egin du eta lurrera erortzear dago. Zenbat aldiz igo eta jaisten dituzte egunean, haur zein nagusiek, eskailera horiek? Zergatik ez dira egoten garbi eta egoera onean beti !!.

  35. Eguna bukatzear dago, guztiak ere nekatuta daude eta freskagarri bat hartzen ari dira terraza batean, bertan gurasoekin elkartzekotan gelditu baitira. Adi, tabernako zerbitzariak daraman bandeja gehiegi beteta dago eta ertzeko freskagarria erortzear !!.

  36. Zorte handia dute bai, Beñatek eta Naiak, ama eta aita lanean daudela, aiton-amonak izaten baitituzte beraiez arduratzeko prest. Agur aitona !! Agur amona !! … eskerrik asko, behar zaituztegun guztietan, hor zaudetelako !!.

  37. Ezinbestekoa da merkataldegi guztietan su-itzalgailuak izatea, bertan edota inguruan egon daitezkeen suteei aurre egin ahal izateko hasierako fase batean bada ere. Zertan ari da Beñat …. ? Hori ez da jostailu bat !!.

  38. Eguna aurrera doa eta heldu zaie berriro etxeratzeko ordua. Gurasoek aldez aurretik banatu dituzte egin beharreko erosketak eta poltsa kopuru dezente daukate etxera eramateko. Beñat, aitari laguntzeko asmotan beregana hurbiltzera doa baina …. epa !! Poltsa bat apurtu egin zaio aitari. Oraingoan ez dira apurtu barruan zeuden botilak ... Poltsak ez dira gehiegi bete behar !!.

  39. Bost pertsona, txirrindua, hainbat poltsa … badirudi gehiegi izan daitekeela bidaia bakar baterako. Zalantzaren bat izan badute ere, erabaki egokia hartu dute oraingoan, Naia eta ama, bertan geratuko baitira zain.

  40. Heldu dira jadanik etxera. Sukaldera joan dira lehenik, erositako gauzak poltsetatik atera eta bakoitza bere tokia utzi behar baita. Beñat eta Naiak ez dute denbora gehiegirik eman sukaldean, poltsak mahai gainean utzi eta korrika bizian atera baitira. Nora ote doaz !!.

  41. Kaleko arropak kendu eta etxekoak jazten ari dira aita eta ama. Kanpoko lana bukatu dute baina oraindik, beste hainbat gauza daukate egiteke, etxeko lanak. Biek izan dute egun gogorra baina etxeko lanak ere, egin behar baitira. Etxeko lanak bien artean banatzen badira gutxiago tokatuko zaio bakoitzari !!

  42. Badakigu oraintxe Beñat eta Naia zergatik joan diren korrika etxera sartu bezain laster, … Telebista ikustera joan dira saloira. Hor daude biak etzanda, motxilak lurrean, kaleko arropa eta oinetakoak kendu gabe … Horiek ez dira ohitura onak !. Berehala kanpora !! esaten die amak.

  43. Gaur, ama arduratuko da anai – arrebak bainatzeaz. Kostatu zaio apur bat bertara eramaten baina lortu du eta gustura daude guztiak. Irrist ez egiteko, alfonbrak daude jarrita bai bainuontzi barruan eta baita kanpoan ere. Lehortu ondo, etxeko oinetakoak jantzi …

  44. Bitartean, afaria prestatzen hasita dago aita baina, ze despistea, zartagina sutan utzi du eta ia-ia su hartu du. Nolatan eman die bizkarra sutan utzitako zartaginari eta lapikoei !! Adi, egon behar da beti sukaldean !!.

  45. Afaria prestatu ondoren, haurren bila joan da aita. Ez daude saloian, logelan ere ez, non ote daude bada … Balkoian behar bada ? Ai, ama … !! Kontuz … !! Zorionez, ez da ezer gertatu oraingoan. Gurasoek erne egon behar dute beti. Arriskua edonon baitago.

  46. Apur bat lasaitu eta afaltzen hasi dira dagoeneko. Aurrenik sopa daukate gaur eta jarraian, arraina. Ez da, ez, afari txarra !!. Labatik erretilua ateratzerakoan inoiz izan dute erreduraren bat. Oraingoan ez da horrelakorik gertatuko, sukaldeko eskularruak erabiltzen ari baita ama.

  47. Afaldu ondoren, harrikoa egin beharra dago. Gaur, aitari tokatzen zaio baina ez dago, ez, ama, hain gustura. Plater gehiegi darama Naiak eskuetan eta Beñat, lurrean eserita traban dago. Naiak, sei urte dituenez laguntzen hasi daiteke baina, ondo pentsatutako zereginak eman behar zaizkio eta behar bezala egiten erakutsi ere !! Ez da komeni, ohitura desegokiak hartzea !!.

  48. Oso gogoko dute momentu hau. Egunaren bukaera aproposa, laurak, saloian, giro lasaian, telebista ikusten baina, egoki eserita ote daude ? Ez, horixe, inola ere !! Oso garrantzitsua da txiki-txikitatik postura egokian jesartzen ohitzea. Gero, zailagoa izango da ohiturak aldatzea eta beranduegi ere izan liteke … horretarako, Ondo jesartzeak duen garrantzia barneratuta izan behar dute gurasoek.

  49. Oheratzeko ordua heldu zaie Naia eta Beñati. Eguna luzea izan da, behar bezala deskantsatu behar dute biharko egunari indarberriturik ekiteko. Agur aita !! Agur ama !! … Agur Beñat !! Agur Naia !! Ondo lo egin eta bihar arte !!.

  50. Gurasoentzako atseden unea heldu da. Eguneko balantzea egin, biharko eguna planifikatu … Izan ditugu gaur, bai, ezusteko batzuk … kontu gehiago izan behar dugu umeen zaintzarekin. Ea biharko eguna lasaiago izaten dugun.

More Related