1 / 44

Alfredo Ortega Loza

Estatistika 3. DBH. Alfredo Ortega Loza. Unitate honetan, honako hauek ikasi edo gogoratuko ditugu: Oinarrizko definizioak Maiztasunak Grafikoak eta diagramak Estatistika-parametroak. Sarrera.

emile
Télécharger la présentation

Alfredo Ortega Loza

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Estatistika 3. DBH Alfredo Ortega Loza Unitate honetan, honako hauek ikasi edo gogoratuko ditugu: • Oinarrizko definizioak • Maiztasunak • Grafikoak eta diagramak • Estatistika-parametroak

  2. Sarrera • Estatistika: matematikaren adar bat da eta estatuak hasi ziren erabiltzen hiritarren nahiak eta gogoak ezagutzeko. Hortik datorkio izena. • Estatistika, beraz, inkestetan oinarrituta dago. Modu horretan lortutako datuak aztertzean datza estatistika. • Prozesua honako hau da: • Inkestak egingo zaizkio biztanleriaren parte bati • Datuak ikertu eta tratatuko dira • Lortutako ondorioak biztanle guztienak bailiran erabiliko dira • Kontuan hartu inkesta estatistikoak pertsonak ez direnei ere egitea badagoela (torlojuei, aulkiei, tenperaturari, etab.). (Kopiatu koadernoan)

  3. Zenbait definizio POPULAZIOA edo UNIBERTSOA: ikertzeko daukagun elementu guztien multzoa da. Populazioaren elementu bakoitzari INDIBIDUO edo ALE esaten zaio. Kontuan hartu, indibiduoak ez duela derrigorrez pertsona bat izan behar. LAGINA: populazioaren zati bat da. Ikerketako datu guztiak zati horretatik aterako ditugu. Lortutako datuen multzoari banaketa deritzogu. Adibidea: Pentsa ezazu jakin nahi dugula zenbat lagun diren beltzaran eta zenbat horail Euskal Herrian. Horretarako, hainbat leku eta adinetako 3.000 lagun ikertuko ditugu. Populazioa: Euskal Herriko biztanleria. Indibiduoa: Euskal Herriko biztanle bakoitza. Lagina: 3.000 lagunen multzoa. (Kopiatu koadernoan)

  4. Zenbait definizio EZAUGARRIA: indibiduoak daukan berezko propietate bat da. Indibiduoa behatzen dugunean zenbait ezaugarri ikertzen dugu. Ezaugarri horiek ZENBAKARRIAK (kuantitatiboak) ala ZENBATEZINAK (kualitatiboak) izan daitezke. Ezaugarriak, zenbakarria denean, zenbait BALIO har dezake, eta zenbatezina denean, hainbat MODALITATE. Adibidea: Pentsa ezazu jakin nahi dugula zenbat urte daukaten 3. DBHko ikasleen gurasoek. Ezaugarri zenbakarria: “gurasoen urteak”. Balioak: 35, 36, 37, 38, 39, 40… Pentsa ezazu jakin nahi dugula zer koloretako arropa eramaten duen gazteriak. Ezaugarri zenbatezina: “arroparen kolorea”. Modalitateak: berdea, urdina, gorria… (Kopiatu koadernoan)

  5. Zenbait definizio • ALDAGAI ESTATISTIKOA: ezaugarri zenbakarri batek hartzen dituen balio guztien multzoari deitzen zaio (xi). Honako mota hauek daude: • Aldagai estatistiko DISKRETUA: aldagaiak balio zehatz batzuk besterik ez du hartzen • Aldagai estatistiko JARRAITUA: aldagaiak balio kopuru infinitua har dezake Adibidea: 3. DBHko ikasleek zenbat anaia-arreba daukaten jakin nahi badugu, ezaugarri zenbakarri batekin gabiltza lanean eta hori diskretua da, edozein balio ezin duelako hartu {0, 1, 2…} 3. DBHko ikasleek zer garaiera duten jakin nahi badugu, ezaugarri zenbakarri batekin gabiltza lanean eta hori jarraitua da, edozein balio har dezakeelako {1,55; 1,56; 1,57; 1,578; 1,5796; 1,57983; 1,58…} (Kopiatu koadernoan)

  6. Ariketak Honako adibide hauetan zein da populazioa? Zein indibiduoa? Zein lagina? Zein ezaugarria eta zer motatakoa? Zein balioa edo modalitatea? Aldagaia jarraitua ala diskretua da? 1) Europako gurasoek seme-alabei ematen dieten asteko saria zenbatekoa den jakiteko, herrialde bakoitzeko 1.000 gazte aukeratu eta zenbat diru jasotzen duten galdetu diegu. 2) Artaziak egiten dituen enpresa bateko kalitate-kontrolean lan egiten dut eta jakin nahi dut zenbat artazi ateratzen diren txarto eta zenbat ondo. Horretarako, mila artazitatik bat hartuko dut eta ondo eginda dagoen ala ez aztertuko dut. 3) Gipuzkoako familiek zenbat telebista daukaten jakin nahi dut. Horretarako, herri bakoitzeko 500 familiatatik bat hartuko dut eta galdetuko diot zenbat telebista daukan. Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  7. Ariketak Honako adibide hauetan zein da populazioa? Zein indibiduoa? Zein lagina? Zein ezaugarria eta zer motatakoa? Zein balioa edo modalitatea? Aldagaia jarraitua ala diskretua da? 4) Sagardotegi bateko sagardoaren kalitatea neurtzeko, 1.000 botilatatik bat edango dugu eta batetik bosterako balio bat emango diogu. 5) Ikuzgailuak egiten dituzten fabrika batean aparatuek zenbat urte irauten duten jakin nahi dugu. Horretarako, 50.000 makinatatik bat probatuko dugu proba berezi batzuen bidez. 6) 3. DBHko ikasleen matematika-maila neurtzeko Euskal Herriko institutu bakoitzeko 100 ikasletatik bat aukeratuko dugu (erdiak neskak eta beste erdiak mutilak) eta galdetegi bat pasatuko diegu. Galdetegi horren emaitzei 0tik 10era arteko nota bat emango diegu (notak zenbaki osoak izango dira). Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  8. Maiztasunak MAIZTASUN ABSOLUTUA: Aldagaiaren balio bakoitza edo modalitate bakoitza errepikatzen den aldi kopurua da. (fi). MAIZTASUN ERLATIBOA: Maiztasun absolutua da, baina, ehunekotan edo batekotan adierazita. (hi = fi/N, N = datu kopurua =  fi). • Adibidea: irakasle batek azken azterketaren notak banatu ditu. Hona hemen hamasei notak: • 5, 2, 3, 7, 5, 4, 3, 8, 6, 7, 4, 5, 5, 6, 9, 6. Bosta lau aldiz errepikatzen da: fi = 4 hi = 4/16 =0,25 (% 25) Seia hiru aldiz errepikatzen da, fi = 3 hi = 3/16 =0,19 (% 19) Kopiatu koadernoan

  9. Maiztasun metatuak MAIZTASUN ABSOLUTU METATUA: Datuak ordenatutakoan, aldagaiaren balio baten maiztasun absolutuari aurrekoak gehituta lortzen da (Fi). MAIZTASUN ERLATIBO METATUA: Datuak ordenatutakoan aldagaiaren balio baten maiztasun erlatiboari aurrekoak gehituta lortzen da (Hi). Adibidea: irakasle batek azken azterketaren notak banatu ditu: 5, 2, 3, 7, 5, 4, 3, 8, 6, 7, 4, 5, 5, 6, 9, 6. xi fi hi Fi Hi 2 behin % 6 1 % 6 3 2 aldiz % 13 3 % 19 4 2 aldiz % 13 5 % 32 Gainditu gabekoen kopurua, zuzenean irakurrita, 5 da (% 32) Kopiatu koadernoan

  10. Maiztasun-taulak MAIZTASUN-TAULAK: taula horietan datuak ordenatuta jartzen dira eta, gutxienez, honako hauek azaldu behar dira: aldagai estatistikoaren balioak (xi) edo ezaugarri estatistikoaren modalitateak eta bakoitza zenbatetan errepikatzen den (maiztasunak —fi, Fi, hi, Hi—). Adibidea: institutu bateko ikasleen anaia-arreba kopurua jakiteko gela bakoitzeko 3 ikasle hartu eta honako datu hauek lortu ditugu: 0, 1, 1, 0, 2, 1, 2, 3, 1, 2, 0, 0, 1, 0,1 xi fi hi Fi Hi 0 5 1 6 2 3 3 1 5/15% 33,33 6/15% 40,00 3/15% 20,00 1/15% 6,67 5 5+6=11 11+3=14 14+1=15 5/15% 33,33 11/15% 73,33 14/15% 93,33 15/15% 100,00 Kopiatu koadernoan

  11. Ariketak Aurkitu honako hauek: ezaugarri estatistikoa, aldagai estatistikoa (jarraitua, diskretua), datuak ordenatu, maiztasun-taula egin. Zein da F3? Zein da f5? 7) Enekori zinema asko gustatzen zaio eta ahal duenean joaten da. Gelako ikasleei hilean zenbat aldiz joaten diren galdetu die. Hauexek datuok: 2, 1, 0, 2, 0, 4, 5, 3, 2, 1, 0, 5, 1, 0, 0, 0, 3, 0, 0, 1, 0, 1, 0, 0, 2, 3, 4, 1, 3. 8) Gela bateko notak hauexek izan dira: 1, 3, 6, 9, 7, 5, 10, 4, 2, 7, 1, 0, 6, 5, 4, 7, 8, 5, 4, 3, 6, 5, 6, 4, 9, 8, 7, 5, 7. Osatu maiztasun-taula osoa. 9) Mila etxetan Interneten erabilera ikertu eta honako datu hauek lortu ditugu: Ez daukagu: 437. Hilean behin erabiltzen dugu: 234. Astean behin erabiltzen dugu: 218. Egunero erabiltzen dugu: 111. Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  12. Datuak taldekatzea Askotan, banaketaren aldagaiak balio asko daukanean eta, batez ere, aldagaia jarraitua denean datuak taldekatu egiten dira. Tarteak, ahal bada, berdinak izango dira eta oso argi geratuko da tartea non hasi eta non bukatzen den. Gogoratu: [5, 7) tartean 5a sartzen da eta 7a ez da sartzen. Adibidea: Gazteen artean, egunero zenbat ordu ematen duten telebistaren aurrean ikertu dugu. Hona hemen datuak: 0,5; 1,5; 1,3; 2,6; 1,7; 0,0; 2,3; 1,8; 1,2; 1,9; 3,1; 2,2; 3,4; 2,3; 2,8; 3,3. fi Fi hi Hi [0, 1) 2 [1, 2) 6 [2, 3) 5 [3, 4) 3 2 % 12,50 % 12,50 8 % 37,50 % 50,00 13 % 31,25 % 81,25 16 % 18,75 %100,00 Kopiatu koadernoan

  13. Estatistika-grafikoak • Datuak hobeto adierazteko nahian, orain, taulan bildutako datuak grafikoetan jarriko ditugu. • Grafiko desberdinak daudenez horietako arruntenak erabiltzen saiatuko gara. • Honako grafiko hauek erabiliko ditugu: • Barra-diagramak • Histogramak • Maiztasun-poligonoak • Sektore-diagramak • Piktogramak • Populazio-piramideak Kopiatu koadernoan

  14. Barra-diagramak BARRA-DIAGRAMAK: ardatz batean aldagaiaren balioak edo modalitateak jarriko ditugu eta bestean, balio edo modalitate horiek zenbat aldiz errepikatzen diren (maiztasun absolutu, erlatibo edo metatuak). Diagramak barra lodiz josita azaltzen zaizkigu eta oso egokiak dira aldagai zenbakarri (kuantitatibo) diskretuak adierazteko. Kopiatu koadernoan

  15. Ariketak 10) Honako banaketa honek ibilgailuen salmenta adierazten du: autobusak: 400 ale; traktoreak:1.000; motorrak: 2.000; kamioiak: 800 eta autoak: 15.000. Egin maiztasun-taula eta barra-diagrama. 11) Ardoa ekoizten duen enpresa batean honako grafiko estatistikoa lortu da. Interpretatu grafiko hau.

  16. Histogramak HISTOGRAMAK: barra-diagramen antzekoak dira, baina, barrek elkar ukitzen dute. Ezaugarri zenbakarriak eta aldagai jarraituak ditugunean erabiliko ditugu. Barra guztiak elkartzen dira. Kopiatu koadernoan

  17. Maiztasun-poligonoak MAIZTASUN-POLIGONOAK: histogrametan eta barra- diagrametan oinarritzen diren zatikiz (segmentuz) osatutako lerroak dira. Lerro poligonal horiek histogramen eta barra-diagramen zutabeen goiko erdiguneak elkartzen dituzte. Kopiatu koadernoan

  18. Maiztasun-poligonoak Beste bi adibide: Kopiatu koadernoan

  19. Ariketak 12) Dado bat 25 aldiz bota dugu eta honako banaketa estatistiko hau lortu dugu:1, 6, 5, 3, 4, 2, 1, 5, 6, 3, 1, 4, 5, 6, 3, 5, 3, 5, 6, 1, 3, 6, 4, 5 eta 2. Egin ezazu maiztasun-taula eta maiztasun erlatiboen barra-diagrama. 13) Gela batean ikasleen oinaren luzera neurtu dugu. Honako banaketa hau lortu dugu, cm-tan: 15,4; 21,8; 32,9; 15,6; 35,6; 25,9; 26,3; 37,0; 18,6; 29,2; 33,8; 20,0; 18,9; 26,1; 36,4; 23,7; 28,6; 30,0; 26,5; 24,3. Egin histograma bat datuak bost taldetan elkartuta. 14) Enpresa baten salmentak honako grafiko hauek adierazten dizkigute. Zu salmenten arduraduna bazina, zein aurkeztuko zenuke Batzar Nagusian? Zergatik? Ondo daude biak?

  20. Sektore-diagramak SEKTORE-DIAGRAMAK: diagrama hauek sektoretan zatitutako zirkuluak dira. Sektore bakoitza aukeratutako maiztasun motaren balioekiko proportzionala da. Oso egokia da ezaugarri zenbatezinak (kualitatiboak) adierazteko eta alderaketak egiteko. Kopiatu koadernoan

  21. Sektore-diagramak Sektore diagramak egiteko ezinbestekoa da maiztasun erlatiboa (hi) lortzea, hori barik ezin izango dugu-eta jakin zenbat graduko sektoreak behar ditugun. Maiztasun erlatiboa lortu ondoren, hiruko erregelaren bidez, erraz topatuko dugu modalitate edo balio bakoitzari zenbat gradu dagokion. Tindagaiak egiten dituen enpresa batek Europako biztanleen ilearen kolorea ezagutu nahi du eta honako banaketa hau lortu du: Gaztaina-kolorea: 5.000; Horaila: 4.000; Beltza: 1.500; Zuria: 1.000 eta Gorria: 500 • fi Fi hi • Gaztaina 5.000 5.000 % 41,67 Horaila 4.000 9.000 % 33,33 Beltza 1.500 10.500 % 12,50 Zuria 1.000 11.500 % 8,33 Gorria 500 12.000 % 4,17 Kopiatu koadernoan

  22. Sektore-diagramak • fi Fi hi • Gaztaina 5.000 5.000 % 41,67 Horaila 4.000 9.000 % 33,33 Beltza 1.500 10.500 % 12,50 Zuria 1.000 11.500 % 8,33 Gorria 500 12.000 % 4,17 Graduak 150° 120° 45° 30° 15° Zirkuluak 360 gradu ditu eta zirkuluaren % 100 da. Zenbat gradu dira % 41,67? Kopiatu koadernoan

  23. Sektore-diagramak • fi Fi hi • Gaztaina 5.000 5.000 % 41,67 Horaila 4.000 9.000 % 33,33 Beltza 1.500 10.500 % 12,50 Zuria 1.000 11.500 % 8,33 Gorria 500 12.000 % 4,17 Graduak 150° 120° 45° 30° 15° Kopiatu koadernoan

  24. Piktogramak PIKTOGRAMAK: barra-diagramen antzekoak dira, baina zutabeen ordez gaiarekin erlazionatuta dauden marrazkiak azaltzen dira. Egunkarietan asko erabiltzen dira oso aurkezpen politak sortzen dituztelako. Kopiatu koadernoan

  25. Populazio-piramideak POPULAZIO-PIRAMIDEAK: memento bateko biztanleria adierazten duen diagrama da. Bi barra-diagrama horizontal azaltzen dira adina (edo jaioturtea) adierazten duen ardatz bertikalaren alde bietan. Ezkerreko zutabeetan gizonezkoen kopuruak azaltzen dira eta eskuineko zutabeetan emakumezkoen kopuruak. Herrialde bateko demografiaren portaerak adierazteko erabiltzen dira. EAEkoa 2001 urtean hau da: Kopiatu koadernoan

  26. Ariketak 15) EAEko matrikula, DBH mailan eta 2005-06 ikasturtean honako datu hauek adierazten digute: A eredua: 18.347 ikasle; B eredua: 16.865 ikasle eta D eredua: 33.908 ikasle. Egin sektore-diagrama. 16) Zer esan dezakezu EAEko populazio-piramidearen gainean? Atera itzazu gutxienez lau ondorio. Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  27. Dimentsio bakarreko banaketak.Parametroak Behin datu guztiak taulan ordenatuta dauzkagula, grafikoak egiteaz aparte, datu horiekin beste hainbat kalkulu egin ditzakegu. Kalkulu horietako batzuekin ZENTRALIZAZIO-NEURRIAK lortzen dira eta zentralizazio-neurri horien artean honako parametro hauek kalkulatzen ikasiko dugu: • Batez besteko aritmetikoa • Mediana • Moda Zentralizazio-neurriek banaketaren erdiko aldeari buruzko informazioa ematen digute. Kopiatu koadernoan

  28. Batez besteko aritmetikoa Batez besteko aritmetikoa (): zenbaki bat da eta zenbaki hori datu guztien batura zati datu kopurua eginez lortzen da. Adibidea: irakasle batek azken azterketaren notak banatu ditu. Hona hemen hamasei notak: 5, 2, 3, 7, 5, 4, 3, 8, 6, 7, 4, 5, 5, 6, 9, 6. xi fi xi fi xi fi xi fi 2 1 4 2 6 3 8 1 3 2 5 4 7 2 9 1 Kopiatu koadernoan

  29. Batez besteko aritmetikoa Ikusi dugu nola lortzen den batez besteko aritmetikoa balioak diskretuak direnean, baina datuak taldekatuta daudenean, nola egiten da? Formula bera da, baina zein da xi? xi taldearen erdiko balioa da. xi fi (5,25] (5+25)/2 = 15 30 (25,45] (25+45)/2 = 35 23 (45,65] (45+65)/2 = 55 14 (65,85] (65+85)/2 = 75 25 Adibidea: pasatu honako histograma honen datuak taula batera eta batez besteko aritmetikoa atera. Kopiatu koadernoan

  30. Ariketak 17) Aurkitu batez besteko aritmetikoa honako banaketa honetan: Historiako notak: 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Ikasle kopurua: 1 0 2 4 6 8 7 5 4 2 1 18) Lantegi bateko langileen adina honako taula honek adierazten du: Adinak: [16-27) [27-38) [38-49) [49-60) Langile kopurua: 6 18 25 11 Bilatu batez besteko aritmetikoa. 19) "Saskibaloi-talde batean jokalarien batez besteko adina 21 urtekoa da, beraz, jokalari guztiak 23 urtetik beherakoak dira". Zuzena al da ondorio hau? 20) Herrialde bateko milioi bat familiak ez du seme-alabarik, 2 milioi familiak seme-alaba bakarra dute eta hiru milioik bi. Zein da seme-alaben batez besteko aritmetikoa? Interpretatu emaitza. Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  31. Mediana Mediana (Me): banaketaren datuak txikienetik handienera ordenatu ondoren, erdian geratzen den zenbakia da. Adibidea: topatu mediana honako banaketa honetan: xi fi 2 3 3 2 4 5 5 8 6 6 7 5 8 2 Adibidea: topatu mediana honako banaketa honetan: xi fi Fi 2 3 3 3 2 5 4 5 10 5 8 18 6 6 24 7 5 29 8 2 31 Datu kopurua:  fi = 3 + 2 + 5 + 8 + 6 + 5 + 2 = 31= Fn Erdian geratzen dena 31/2 = 15,5 hamaseigarrena da mediana. Aurretik hamabost eta atzetik beste hamabost datu ditu. Me = 5 Kopiatu koadernoan

  32. Mediana Banaketaren datu kopurua bakoitia denean mediana nola kalkulatzen den Ikusi dugu. Baina, datu kopurua bikoitia denean, zein datu geratuko da erdian? Erdian bi datu geratzen dira. Bi geratuta, zein da mediana? Adibide batekin ikusiko dugu nola egiten den. Datu kopurua 18 da (Fn = 18) Erdian geratzen dena: 18/2 = 9 Bederatzigarrena ez da erdian geratzen den bakarra. Bederatzigarrena eta hamargarrena geratzen dira. Aurrean 8 datu eta atzean beste hainbeste dauzkate. Adibidea: topatu mediana honako banaketa honetan: xi fi 2 3 3 2 4 4 5 9 Adibidea: topatu mediana honako banaketa honetan: xi fi Fi 2 3 3 3 2 5 4 4 9 5 9 18 Bederatzigarrena 4 da eta hamargarrena, aldiz, 5. Mediana hau da: Me = (4 + 5)/2 = 4,5 Kopiatu koadernoan

  33. Moda Moda (Mo): gehien errepikatzen den balioa edo modalitatea da, alegia, maiztasun handien daukan balioa edo modalitatea. Tindagaiak egiten dituen enpresa batek Europako biztanleen ilearen kolorea ezagutu nahi du eta honako banaketa hau lortu du: Gaztaina-kolorea: 5.000 Horaila: 4.000 Beltza: 1.500 Zuria: 1.000 Gorria: 500 12.000 laguneko laginean gehien errepikatzen den datua gaztaina-kolorea da (5.000 lagun). Mo = Gaztaina-kolorea Kopiatu koadernoan

  34. Ariketak Lortu batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda honako banaketa hauetan eta, erdialdean daudela konturatzeko, adierazi non dauden banaketaren barra-diagraman: 21) Ikasleen eskuaren luzera neurtu eta taula hau lortu dugu: Neurria (cm): 13 14 15 16 17 18 Ikasle kopurua: 6 9 18 23 11 3 22) EAEko DBHko ikasleen hezkuntza-eredua hau da: A eredua: 18.347; B eredua: 16.865 eta D eredua: 33.908. 23) Nesken modan dabilen enpresa baten inkestak arroparen erabilerari buruz hau adierazten digu: Prakak Mini gona Gona luzea 8.423 1.326 432 Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  35. Ariketak Lortu batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda honako banaketa hauetan eta, erdialdean daudela konturatzeko, adierazi non dauden banaketaren barra-diagraman: 24) Lantegi baten langileen gizentasuna ikertzeko datu hauek lortu dira: 74, 68, 75, 66, 71, 91, 82, 74, 85, 60, 93, 68, 76, 69, 72, 78, 84, 95, 77, 86, 82, 85, 93, 64, 73, 79, 88, 89, 80, 72, 79, 69, 81, 86 eta 99 (Datuak lau taldetan elkartu) 25) Internet daukan jendearen artean egunero honako erabilera hau egiten da: 1/2 ordu 1 ordu 1 1/2 ordu 2 ordu 1.423 2.326 1.726 795 Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  36. Sakabanatze-neurriak Zentralizazio-neurriez gainera beste neurri batzuk daude, SAKABANATZE-NEURRIAK edo BARREIATZE-NEURRIAK hain zuzen ere. Parametro horiek balioak banaketaren erdialdetik hurbil edo urrun dauden neurtzen dute. Sakabanatze neurrien artean honako hauek ikasiko ditugu (neurri hauek guztiak lortu ahal izateko ezaugarriak zenbakarria izan behar du): • Batez besteko desbiderapena • Bariantza • Desbiderapen tipikoa edo estandarra Kopiatu koadernoan

  37. Batez besteko desbiderapena Desbiderapena: banaketa estatistiko batean, balio baten desbiderapena da balio horren eta banaketaren batez besteko aritmetikoaren arteko kenduraren balio absolutua. Parametro honek banaketaren erditik (batez bestekotik) hurbil ala urrun dagoen adierazten digu. Batez besteko desbiderapena: datu guztien desbiderapenen batez besteko aritmetikoa da. Parametro honek adierazten digu banaketaren datuak erditik (-tik) hurbil ala urruti dauden. Kopiatu koadernoan

  38. Bariantza Bariantza ( 2): beste sakabanatze-neurri bat da. Banaketaren balioen desbiderapen koadroen batez bestekoa da. Kopiatu koadernoan

  39. Desbiderapen tipikoa Desbiderapen tipikoa edo estandarra ( ): sakabanatze-neurrien artean garrantzitsuena da, eta, besteak bezala, banaketaren datuak batez bestekotik hurbil ala urrun dauden adierazten digu. Bariantzaren erro koadroa da. Kopiatu koadernoan

  40. Desbiderapen tipikoa Adibidea: topatu batez besteko aritmetikoa eta desbiderapen tipikoa honako banaketa honetan: 5, 2, 3, 7, 5, 4, 3, 8, 6, 7, 4, 5, 5, 6, 9 eta 6. xi fi Fi xi·fi xi2 · fi 2 1 1 2 4 · 1 = 4 3 2 3 6 9 · 2 = 18 4 2 5 8 16 · 2 = 32 5 4 9 20 25 · 4 = 100 6 3 12 18 36 · 3 = 108 7 2 14 14 49 · 2 = 98 8 1 15 8 64 · 1 = 64 9 1 16 9 81 · 1 = 81 Kopiatu koadernoan

  41. Ariketak Bilatu batez besteko aritmetikoa eta desbiderapen tipikoa honako banaketa hauetan. Egin barra-diagrama: 26) Gela bateko notak: 8, 8, 8, 8, 6, 6, 4, 4, 2, 2, 2 eta 2. 27) Beste gela bateko notak: 8, 8, 8, 6, 6, 6, 4, 4, 4, 2, 2 eta 2. 28) Hirugarren gelako notak: 8, 8, 6, 6, 6, 6, 4, 4, 4, 4, 2 eta 2. 29) Laugarren gelako notak: 8, 6, 6, 6, 6, 6, 4, 4, 4, 4, 4 eta 2. 30) Bosgarren gelako notak: 5, 5, 5, 5, 5, 5, 5, 5, 5, 5, 5 eta 5. 31) Aurreko bost ariketen batez besteko aritmetikoei, desbiderapen tipikoei eta diagramei erreparatzen badiezu zer ondorio lor dezakezu? Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  42. Ariketak 32) Jar iezaiozu banaketa bakoitzari bere batez besteko aritmetikoa eta bere desbiderapen tipikoa. Hauek dira: A( = 5,24;  = 3,83); B( = 8,14;  = 1,07); C( = 6,04;  = 2,86); D( =4,45;  =1,93); E( = 7,14;  = 1,07). Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  43. Ariketak 33) Jar iezaiozu banaketa bakoitzari bere batez besteko aritmetikoa eta bere desbiderapen tipikoa. Hauek dira: A( = 43,80;  = 8,63); B( = 45,00;  = 17,66); C( = 45,00;  = 14,14); D( =61,00;  =4,90); E( = 45,00;  = 6,32). Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

  44. Ariketak 34) Jar iezaiozu banaketa bakoitzari bere batez besteko aritmetikoa eta bere desbiderapen tipikoa. Hauek dira: A( = 16,00;  = 6,63); B( = 30,80;  = 18,74); C( = 31,00;  = 8,31); D( =30,00;  =7,30); E( = 30,00;  = 14,14). Kopiatu eta egin koadernoan - Ariketen gainean klik eginda, emaitzak azalduko dira

More Related