1 / 25

Gaztela-mantxa

Gaztela-mantxa. Gaztela-Mantxa Espainiako erdialdean dagoen autonomia erkidegoa da. Lurralderik zabalenen artean egon arren, biztanle kopuru eta dentsitatea urria dauka. ANTOLAKUNTZA POLITIKOA. Bertako presidentea José María Barreda PSOE-koa da. Hautezkundeak lau urtetik behin egiten dira.

garan
Télécharger la présentation

Gaztela-mantxa

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Gaztela-mantxa

  2. Gaztela-Mantxa Espainiako erdialdean dagoen autonomia erkidegoa da. Lurralderik zabalenen artean egon arren, biztanle kopuru eta dentsitatea urria dauka.

  3. ANTOLAKUNTZA POLITIKOA • Bertako presidentea José María Barreda PSOE-koa da. Hautezkundeak lau urtetik behin egiten dira. 2007 ko hautezkundeen ondoren, Gaztela-mantxako parlamentuak honela daude antolatuta: PSOE-k: 26 diputatu PP-k: 21 diputatu

  4. LURRALDE ANTOLAKUNTZA • Probintzia hauek osatzen dute Gaztela-Mantxa:Albacete, Cuenca, Toledo, Ciudad Real eta Guadalajara. Hiriburua Toledo da eta jendetsuena Albacete.

  5. BIZTANLERIA Biztanleria 2.098.373 Espainiaren % 4,6 Dentsitatea 26,4 bizt/km²

  6. Probintzien ehuneko biztanle kopurua

  7. Emakume eta gizon adin taldeak Gaztela-Mantxan

  8. Dentsitatea herrialdeko 0 - 9,99 Biz./km²      10 - 19,99 Biz./km²      20 - 29,99 Biz./km²      30 - 39,99 Biz./km²      40 - 49,99 Biz./km²      50 - 59,99 Biz./km²      60 - 69,99 Biz./km²      70 - 79,99 Biz./km²      80 - 89,99 Biz./km²     90 - 99,99 Biz./km²      100 Biz./km² baino gehiago Gero eta ilunago Dentsitate handiagoa

  9. Jaiotze eta heriotze tasa Jaiotze tasa 1000 biztanleko Gaztela-Mantxan 2008. urtean 11,05ekoa zen, herrialdearen bataz bestekoaren azpitik 11,38. Heriotze tasa 2008. urtean aldiz, 8,94koa zen. Hau baita ere Espainiako bataz bestekoaren azpitik 8,47. Bizi iraupena 2007ko datuen arabera, emakumeak 84,08 urteko bizi iraupena zuten eta gizonek 78,72 urtekoa.

  10. Sektoreak • Gaztela mantxan batez ere, zerbitzuak dira nagusi. Zerbitzuen ondoren industriara jotzen dute bertan eta azken urteetan igoera handia izan du bertan. Eraikuntza ere oso sektore garrantzitsua da, izan ere, oso lur zabalak baititu bertan eraikitzeko. Azkenik nekazaritza dago, garrantzi gutxien duen sektorea da baina ala ere bertako jendearentzako oso baliagarria da jende askoren janari iturria delako bertan. Gaztela Mantxan oso lur sail handiak daude bertan ereiteko. Lehorreko nekazaritza da nagusi. Historikoki, nekazaritza Gaztela-Mantxan oso garrantzitsua izan da, bai beren biztanleetarako eta bai Espainia osorako.

  11. Nekazaritza: 9,9 • Industria: 18,9 • Eraikuntza: 15,6 • Zerbitzuak: 55,5

  12. Historia • 1035ean Toledoko Erresuma edo Taifa sortu zuten, Kordobako Kalifatoa desegin ondoren, geroago Al-AndalusetikGaztelako Koroak barneratuko zuena. • Aro modernoan, lurraldeak Castilla la Nueva izena hartuko zuen, urteetan Espainiako erregio historikoa izan dena. Bere hiriburua 1085. urtean Alfonso VI. Gaztelakoa konkistatu zuen.

  13. 1177. urtean, Alfonso VIII. Gaztelakoa Cuenca eta beste zenbait lur konkistatu zituen, eta ondorioz 1212. urtean, “Batalla de las Navas de Tolosa” ondoren, Gaztela-Mantxako historia “Gaztela Erreinua”renarekin nahasten da eta bertan hartzen du parte.

  14. Gaztela erreinua (1157-1212)

  15. 1605. urtean, “Don Quijote de la Mancha” izeneko liburuaren leen argitarapena egiten da, Miguel de Cervantes-en esku.

  16. Miguel de Cervantes • Miguel de Cervantes oso poeta ospetsua izan zen batez ere Don Quijote izeneko liburua argitaratu zuelako. Bere aurpegia bileteetan ere agertu izan da.

  17. 1785. urtean, eskualdea probintzia hauetan banaturik gelditu zen: Cuenca, Guadalajara, Madril, La Mancha eta Toledo. • Gainontzekoak; Albacete, Chinchilla, Almansa, Hellín eta Yeste, Murtziako Erreinukoak izatera igaro ziren.

  18. Azkenengo urteak • 1978anMadrilgo probintzia erregiotik aldendu zen eta Erkidego autonomoa sortu zuten, beste aldetik Gaztela-Mantxa geldituz eta Albacete batuz. • Bere Autonomia Estatutua 1982ko Abuztuaren 10ean onartua izan zen.

  19. Patrimonio kulturala • Toledo 1986. urtean eta Cuenca 1996 urtean “Patrimonio de la Humanida”-tzat izendatu zituen UNESCO-k. • Honako hauek dira bertako patrimonio kultural eta turismo gune nagusiak:

  20. Casa Colgadas de Cuenca Antzinan, honelako hainbat etxe zeuden Toledon, Hoz del Huecarren. Gaur egun, horietako gutxi batzuk baino ez dira gelditzen zutik. Haietako ospetsuenak, argazkian ageri diren hiru etxeak dira. Ez da jakin noiz eraiki ziren, baina XV. Mendean existitzen zirela ziurtatu da. Etxeei zenbait arreglu egin zaie historian zehar, azkena XX. Mendean egin zen. Etxe partikulartzat erabiliak izan dira, baina gaur egun Jatetxe bat dago bertan; eta baita ere museo bat: Museo de Arte Abstracto Español.

  21. Toledoko katedrala (Santa Maria) Gotiko arteari dagokion eraikuntza bat da. Katedrala 1226. mendean hasi ziren eraikitzen, Fernando III el Santo haginpean zegoelarik. Hala ere, azken gotiko Ekarpenak 1493. urtean egin ziren, Errege Katolikoen garaian. Katedrala harri zuriz dago egina.

  22. Toledoko Alkazar Arroken gainean eraikitako fortifikazio bat da, Toledoko lekurik garaienean eraikita dagoena. III: mendean Erromatarren Jauregia izan zen.Bere historian zehar zenbait arreglu jasan izan ditu. Arkitektoak, eraikin sendo eta itxi bat eraiki zuen, hiru solairutan antolatuta dagoena. Horrez gain, hura dekoratzeko denbora ere izan zuen, eta horri esker, gaur egun Toledoko lekurik interesgarrienetarikoa bihurtu da turismoa egiteko.

  23. Cuencako katedrala(Santa Maria eta San Julian) 1183. urtean eraiki zen Alfonso VIIIren aginduz. Katedrala eraikitzeko erabilitako inspirazioa AlfonsoVIII.ren emaztea izan zen. Gotiko eraikuntza bat da hau ere, eta bere garaiko eraikuntza gehienak bezala zenbait konponketa egin zaizkio.

  24. Toledoko harresiak

  25. Cuencako “Hoz del Huécar” “Hoz del Huecar” Cuencaco hiriburutik gertu dagoen eta Huecar ibaiaren ondoan dagoen paisai natural bat da. Ibaiak sorturiko arroilean hainbat monumentu daude, Hala nola: “Las Casas Colgadas”.

More Related