110 likes | 260 Vues
PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN FUNTZIONAMENDUA. Lehenengo atala: soldata irabaziz gero. Gainontzekoa langileari: soldata garbia. Soldata. Zati bat Ogasunari eman behar: atxikipena. Zati bat GSri eman behar : kotizazioa.
E N D
PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN FUNTZIONAMENDUA. Lehenengo atala: soldata irabaziz gero. Gainontzekoa langileari: soldata garbia. Soldata Zati bat Ogasunari eman behar: atxikipena Zati bat GSri eman behar : kotizazioa Enpresak langilearengan gastatzen duen zenbatekoa soldata gordina da. Langileak ez du osorik jasotzen, deskontu batzuk daudelako.
Zergatik atxikitzen diote langileari? Zergak ordaintzea ez da erraza, inori ez zaio gustatzen Ogasunari dirua ematea eta, are gutxiago, diru asko ematea. Hori ez gertatzeko, hilero soldatatik deskontu txiki bat egiten digute zergak ‘epeka’ ordaintzeko. Horrela, zergak ordaintzeko orduan, gehiena ordainduta edukiko dugu eta ahalegin psikologikoa txikiagoa izango da. Atxikipenen funtzioa, beraz, zergak Ogasunari aurreratzea da.
2012 urtea URTAR. OTSAILA MARTXOA …………..………URRIA AZAROA ABENDUA SOLDATA SOLDATA SOLDATA ………………… SOLDATA SOLDATA SOLDATA 2012an irabazitako errentak = SOLDATA GORDIN GUZTIEN BATURA. ZATI BAT LANGILEAK JASO DU (SOLDATA GARBIA) ZATI BAT ENPRESAK DIPUTAZIOAN INGRESATU DU (ATXIKIPENA) BESTE ZATI BAT GIZARTE SEGURANTZARI EMAN BEHAR (KOTIZAZIOA)
Nola aitortzen da PFEZ? Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan urte osoan zehar irabazitako guztia aitortu behar dugu. Urteak Urtarrilaren batetik Abenduaren 31ra bitartean irauten duenez eta irabazitako guztia aitortu behar dugunez, PFEZaren aitorpena beti egin beharko dugu urtea pasatu ondoren. Beraz, 2013an 2012ko errentak aitortuko ditugu (2014an 2013ko errentak, etab)
2013 URTEA Enpresak langileari 10-T inprimakia eman behar dio. Inprimaki horretan langileak eskuratu dituen irabazi guztiak agertu behar dira: kobratu duen garbia, GSan kotizatu duena eta atxiki diotena (eta Foru Ogasunean dagoena langileak likidatu behar duen PFEZaren aurrerapen moduan).
2013 URTEA (aitorpenaren garaia) Errentaren Aitorpena 10-Tan dagoen informazioan oinarrituta, langileak Foru Ogasunean bere errentaren aitorpena aurkeztuko du. Aitorpen horretan ordaindu beharreko kuota likidoa kalkulatuko du. Hori enpresak 2012an zehar atxiki dizkion zenbatekoen baturarekin alderatuko du (hori baita zerga honen aurretiazko ordainketa) Eta zera kalkulatu beharko du: Ogasunari oraindik ere gehiago zor dion (aitorpen positiboa edo ordaindu beharrekoa) edo gehiegi ordaindu ote zuen (aitorpen negatiboa edo itzuli beharrekoa).
ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK: ANTZEKOTASUNAK ETA DIFERENTZIAK Ikusi dugun moduan, enpresak langileari ordaintzen dion bakoitzean atxikipena egin behar dio. Demagun %10ko atxikipena daukagula (Gizarte Segurantza alde batera utzita). Soldata Garbia %10 Soldata Gordina Aitortu beharrekoa: 1.000€ Ogasuna
Baina zer gertatuko litzateke, dirua eman beharrean, ondasun edo zerbitzuak emanez gero? Ordainketa mota honi gauzazko ordainketak esaten zaie Eta, diruzko ordainketetan bezala, hauetan ere atxikipena praktikatu behar da. Baina arazo bat topatuko dugu: Erloju osoa langileari entregatu ?? Enpresak erlojuaren %10 atxiki beharko eta Ogasunean sartu. Baina ezinezkoa da.
Orduan, nola egin genezake? • Atxikipenaren antza duen kontzeptu berri bat asmatzen da, Konturako Sarrera deritzona, eta honela jokatzen da: • Gauzazko ordainketa baloratzen da (demagun 1.000€) • Balorazioari atxikipen ehunekoa aplikatzen zaio eta Ogasunean sartzen da. 1.000€ko erlojua jaso 100€ Enpresak 1.000€en %10 kalku-latzen du eta Ogasunean sartu. Aitortu beharrekoa: 1.000€ (erlojua) +KSren 100€ = 1.100€
Eta, enpresa batek gure lanagatik eman beharrean telebistan ematen badigute, lehiaketa baten sari moduan? Orduan, telebista kate horrek konturako sarrera egin beharko du. Sarietarako Konturako Sarrera %21 da. Beraz, telebista kateak zera egingo du: 100.000€ko autoa Jon Agirre 100.000x%21=21.000€
Zenbat aitortu beharko du, beraz, Jonek? • Jaso duen kotxearen balioa • telebista kateak Ogasunean egin duen diru-sarrera • Zergatik aitortu behar du Konturako Sarrera? • Diru hori Ogasunean dagoelako bere zergen aurrerapen moduan. Berari zuzenean eman ez badiote ere, bere zergak ordaintzeko erabiliko da eta, funtsean, berea da.