1 / 8

::::::::::::: ONDDOAK ::::::::::::::::

::::::::::::: ONDDOAK ::::::::::::::::. Landare, animalia?. Idatzi hemen zuen erantzunak.

Télécharger la présentation

::::::::::::: ONDDOAK ::::::::::::::::

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. :::::::::::::ONDDOAK ::::::::::::::::

  2. Landare, animalia? Idatzi hemen zuen erantzunak. Onddoak organismo heterotrofikoak dira, zelula-horma kitinatsua dute eta, espezierik gehienetan, hifazelulanitzez osatutako harizpi antzeko mizelioak eratzen dituzte. Kontuan izan behar da zenbait espezie organismo zelulabakar gisa bizi direla. Modu sexuall zein asexualeanugaltzen dira, normalean espora bidez. Esporak egitura berezituetan edo fruitu-gorputzetan ekoizten dira askotan. Zenbait onddo-espeziek galdu egin dute ugalketa-egitura espezializatuak sortzeko gaitasuna, eta hazkuntza begetatibo bidez soilik ugaltzen dira. Legamiak, lizunak eta zizak, onddoak dira denak. Onddoen taldea morfologikoki antzekoak diren mizetozoekin (onddo lirdingatsuak) eta oomizetekin (protistak) zerikusirik ez daukan talde monofiletikoa da. Onddoak landareen antzekoak baino gehiago, animalien antzekoak dira. Hala ere, onddoen ikerketan jarduten duen disziplina, mikologikoa alegia, oraindik gehienetan botanikaren adarra kontsideratzen da. Beraz,Landareak organismoautotrofoakdira, lurrean finko bizi dira; ez dira gai aktiboki tokiz mugitzeko. Klorofila izeneko substantzia batengatik dute kolore berdea.Onddoak berriz substratuan finko bizi diren organismoak dira, eta espora bidez ugaltzen dira, baina , landareak ez bezala, elikadura heterotrofoa dute. Autotrofoa: Beraiek sortzen dituzte behar dituzten elikagaiak. Heterotrofoa: Beste izaki bizidunetatik ateratzen dituzte elikagaiak.

  3. Onddoak, piluletan ere bai? Idatzi hemen zuen erantzunak. Antibiotikoak: Bakterio batek sortutako infekzioa sendatzeko erabiltzen diren medikamentuak dira eta beraien eraginaren ondorioz bakteria batzuk hiltzen dituzte eta beste batzuen hazkundea eragozten dute. Ondooen eta antibiotikoen lotura:medikuntzanantibiotikoakekoizteko erabiltzen dira . Penizilina eta zefalosporina bezalako antibiotikoak ekoizteko, onddoak erabiltzen dira. Antibiotiko hauek XX. mendearen hasieran hasi ziren erabiltzen tuberkulosia, sifilia, legena eta beste gaixotasun asko tratatzeko, eta oraindik ere lan garrantzitsua betetzen dute bakterioen aurkako borrokan. Onddoen erabilera historikoa eta inpaktu soziologikoa ikertzen dituen zientziari etnomikologia deritzo.

  4. Onddoak, piluletan ere bai? Nork aurkitu zituen lehenengoz? Eta nola? 1928an Alexander Fleming-ek penizilina aurkitu zuen, Penicilliumnotatum lizunetik ateratako antibiotikoa. Aurkikuntzaren inguruko gorabeherak benetan harrigarriak dira. Laborategiko lanetan ari zenean, Fleming ez omen zen batere txukuna. Egun batean, zenbait gaixotasun (erlakaiztenak, abszesuak, pneumonia, septizemia, etab.) eragiten dituen estafilokoko bakterioa Petri kaxa batean hazten jarri eta, oharkabean, kaxa irekita utzi zuen. Handik gutxira, zabalik zegoela ohartu zenean, estali egin zuen. Oraingo honetan, ordea, inkubagailuan sartzea ahaztu zitzaion. Egun berean, laborategiko lana alde batera utzi eta bi asteko atsedenaldia hartu zuen. Oporretatik bueltan, Petri kaxa lizunez estalita zegoela ikusi zuen, eta lizun hori-berdearen inguruan kolore argiagoko bakterio-kultura zegoela. Zer gertatu ote zen?

  5. Onddoak, piluletan ere bai? Idatzi hemen zuen erantzunak. Flemingek, berehala, zerbaitek bakterioaren hazkuntza inhibitu zuela ondorioztatu zuen. Baina zerk? Eta nola? Beheko solairuan, mikologia-laborategian, Penicilliumnotatum izeneko onddoarekin ari ziren lanean eta, dirudienez, onddo horrek leihoa irekita ikusi eta Flemingen laborategiraino bidaiatzea erabaki zuen. Laborategian, zuzen-zuzenean Petri kaxara joan eta hantxe kokatu zen, kaxaren erdialdean, goxo-goxo. Kaxa inkubagailuan egon izan balitz, berotan, onddoa bertara iristerako bakterioa jadanik hazita egongo litzateke. Bestalde, uda-garaiari zegokion tenperatura egin izan balu, giro-tenperatura bera nahikoa izango litzateke bakterioa hazteko. Baina Flemingek kaxa laborategiko mahai gainean utzi zuen eta, gainera, bederatzi egunetan uda-parterako ohikoa ez zen hotza egin zuen Londresen. Horregatik guztiagatik, onddoa leihotik sartu zenean, bakterioa oraindik hazi gabe zegoen. Gero, tenperatura bere onera itzuli zenean, estafilokokoa hazten hasi zen; ordurako, ostera, bakterioa hiltzeko beste lizun zegoen kaxan eta, horregatik, ez zen Flemingek oporretan joan aurretik espero zuen beste hazi. Penicillium notatum.Beraz, badirudi penizilinaren aurkikuntza, Fleming berari baino, kasualitate-kate horri zor diogula. Merkaturatzeko beste penizilina lortzeko, ordea, kasualitatea baino zerbait gehiago behar izan zuten zientzialariek

  6. Onddoak, piluletan ere bai? Antibiotikoek gripea ez dute sendatzen, zergatik? Antibiotikoak bakteriak edo onddoak sortzen dituzten gaixotasunak balio dute baina ez birusek sortutakoak. Gripea adibidez birus batek sortutakoa denez ezin ditugu antibiotikoak erabili. Birus eta bakteria edo onddoen arteko ezberdintasuna hurrengoa da. Bakteriak eta onddoak izaki bizidunak dira, hau da funtsezko hiru ezaugarriak betetzen dituzte: materia organikozko osagaiak dituzte, bere kabuz bizitzeko gai dira eta ugaltzeko ere gai dira. Birusek betetzen ez duten ezaugarria bigarrena da, ez dira gai bere kabuz bizitzeko, beraz ez dira izaki bizidunak, beraz antibiotikoek ez digute ezertarako balio kasu honetan.

  7. Sukaldean... han ere! Txertatu hemen bi ogien argazkiak, eta azalpenak idatzi. Betidanik eta modu zabalean erabili izan dira onddoak janaria prestatzeko edo kontserbatzeko. Esaterako, legamiak ezinbestekoak dira garagardoaren, ardoaren eta ogiaren hartzidurarako. Kasu honetan ogia legamiarekin eta legami gabe egin dugu eta gertatu dena espero genuena izan da. Legamia duen ogia askoz ere gehiago handitu da legamigabekoa baino. Zapore aldetik ere askoz gozoagoa da legamia duena. Legamiarekin Legamia gabe

  8. Izenak: Boletus edulis, Amanita muscaria, Morchella esculenta, Cantherellus cibarius, Lycoperdon perlatum, Russula virescens, Craterellus cornucopioides, Clathrus ruber. Perretxikoak

More Related