160 likes | 353 Vues
KOMUNIKAZIOA. Komunikazioa gizakiok eta animaliek dugun gaitasuna da. Animaliek: Begiradak, keinuak, hotsak, mugimenduak… erabiltzen dituzte elkarren artean komunikatzeko. Gizakiok: mugimendu, keinu eta abarrez gain, ahoz eta idatziz komunikatzen gara. Baina, zer da komunikazioa?.
E N D
Komunikazioa gizakiok eta animaliek dugun gaitasuna da. • Animaliek: Begiradak, keinuak, hotsak, mugimenduak… erabiltzen dituzte elkarren artean komunikatzeko
Gizakiok: mugimendu, keinu eta abarrez gain, ahoz eta idatziz komunikatzen gara.
Baina, zer da komunikazioa? Komunikazioa informazio transmisioa da. Honetarako elementu batzuen beharra dugu: Hartzailea: informazioa jasotzen duena. Igorlea: informazioa bidaltzen duena da.
Igorle eta hartzailearen arteko komunikazioa gauzatu ahal izateko, KODE berbera erabili beharko dute: biek ulertzen duten ZEINU-SISTEMA. IGORLEA INFORMAZIOA HARTZAILEA KODEA:HIZKUNTZA (gure kasuan euskara izango da) Beraz, komunikatzeko erabiliko den kodea bai igorleak bai hartzaileak ezagutu beharko dute, bestela ez dute elkar ulertuko: Bideoa
Baina, nola komunikatzen ziren gure arbasoak? Argi dagoena da historiaurrean ez zutela ahozko hizkuntzarik erabiltzen, horregatik oihu eta keinuak ziren nagusi.
Pixkanaka ahozko hizkuntzak erabiltzen hasi ziren, eta azkenik, IDAZKERAREN ASMAKUNTZAK izugarrizko aldaketa suposatu zuen. NON SORTU ZIREN LEHEN ALDIZ ZEINU IDATZIAK? Mesopotamian agertu ziren orain dela 5000 urte…
…eta IDAZKERA KUNEIFORMEA deitu zitzaion. Kanabera zati batekin buztin hezean idazten zuten.
Egipton zuten idazkera, IDAZKERA HIEROGLIFIKOA izenez ezagutzen dugu. Bi idazkera hauek marrazkiak erabiltzen zituzten:
ALFABETOA: Idatzizko ikur multzo bat da. 1. Feniziarrek sortu zuten duela 3000 urte:
3. …eta hartatik ALFABETO LATINDARRA, guk erabiltzen duguna.
Beste alfabeto batzuk > Arabiar alfabetoa