90 likes | 337 Vues
Zelularen zahartzea eta heriotza. Zahartzea: zelulek hil aurretik jasaten duten endekapen morfologiko eta funtzionala. Heriotza : bizi-prozesu guztien etendura eta zelulak osatzen dituen materiaren sakabanaketa.
E N D
Zelularen zahartzea eta heriotza • Zahartzea: zelulek hil aurretik jasaten duten endekapen morfologiko eta funtzionala. • Heriotza: bizi-prozesu guztien etendura eta zelulak osatzen dituen materiaren sakabanaketa.
Izaki zelulabakarrak mugarik gabe zatitzen dira eta horregatik, kasu horretan ezin liteke zelularen zahartzeaz eta heriotzaz hitz egin. • Izaki zelulanitzen zelulen zahartzea eta heriotza aztertzeko orduan, beharrezkoa da zelula somatikoak eta zelula sexualak bereiztea: - Zelula somatikoek gorputzeko organo eta atalak eratzen dituzte eta funtzio anitzak burutzen dituzte. Denboraren poderioz endekatu egiten dira eta azkenik hil. - Zelula sexual edo gametoek, ernalkuntzaren ondoren, indibiduo berri bat sortzen dute eta mezu genetikoa transmititzen diote; azken horrek, hurrengo belaunaldiari transmitituko dio. Beraz, zelula ez da zahartzen, ezta hiltzen ere.
Nahiz eta prozesu hori izaki bizidun gehienen ehunetan gertatu, badira haibat alde, ondoko bi faktore hauen araberakoak: - Indibiduoen adina: indibiduo gazteen ehunak baliatuz ereiten diren kultiboak zaharrenak baino gehiagotan zatitzen dira. ( Adibidez: Giza fetuetatik lortutako fibroblastoak in vitro 50 bat aldiz zatitzen dira; 40 urteko indibiduo batenak 40 aldiz, eta 80 urteko pertsona batenak 30 inguru. )
Indibiduoen bizitzaren iraupen normala: bizitza laburreko espezieetatik lortutako ehunen kultiboak bizitza luzeagokoenak baino gutxiagotan zatitzen dira. (Adibidez, saguaren batezbesteko bizitza 3 urtekoa izan ohi da; animalia horren zelulak in vitro 25 aldiz bikoizten dira; Galapagoetako dortokaren zelulak, ordea, in vitro 125 aldiz bikoizten dira...)
Badira zelularen zahartzea eta heriotza kodetzen duten geneak. • Zelulek erroreak metatzen dituzte enbrioi-zeluletatik abiatuz gertatzen diren zatiketetan zehar. • Kromosometan geneetako sekuentzia errepikatu asko agertzen dira; kopia horiek bizitzan zehar kalteak jasaten dituzten geneak ordezkatzeko balioko lukete. Hiru hauek batera jardun dezakete baina beste bi substantzia-motak ere parte hartzen dute: • Glukosak bizitzan zehar proteina jakin batzuk aldarazten dituen agente gisa jardun dezake. • Erradikal askeak talde funtzional erabat erradiaktiboak dira eta produktu sekundario gisa lortzen dira erreakzio metaboliko askotan.
Nekrosia eta apoptosia • Nekrosiak eragindako heriotza gertatzen da zelulek lesio bat jasan eta horrek eragindako kalteak konpontzeko ahalmena gainditzen denean. Zaurien, infekzioen edo agente kimikoen erasoaren ondorioz etorri ohi da nekrosia. • Apoptosiak eragindako heriotza zelulak berak kontrolatzen duen prozesua da: une jakin batean zenbait entzima aktibatzen ditu zelulak autosuntsipenaz ardura daitezen.
Apoptosia modu naturalak edo berez jazotzen da organismoaren bizitzan zehar: -Gure espeziean, garapenaren lehen faseetan, hatzak banandu egiten dira elkarturik mantentzen dituen ehunen apoptosia gertatzen delako. -Dermisean, keratinozitoak sortzen dira. -Apaburuek isatsa galtzen dute. -Landareek hosti hilak askatzen dituzte. Apoptosia jazotzen da, aldakuntza baten ondorioz zelulak ezohiko moduan jokatzen hasten direnean, ehunen funtzionamendua eragotziz eta kaltetuz. Horixe da kantzeroso bihurtzen diren zelulen kasua.