1 / 9

BEROTEGI EFEKTUA HISTORIAN ZEHAR

BEROTEGI EFEKTUA HISTORIAN ZEHAR. BY: Josu Abejón and Mikel Olamendi. Zer da?.

quito
Télécharger la présentation

BEROTEGI EFEKTUA HISTORIAN ZEHAR

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. BEROTEGI EFEKTUAHISTORIAN ZEHAR BY: Josu Abejón and Mikel Olamendi

  2. Zer da? • Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da. Prozesu horretan, BEG (Berotegi Efektu Gasak) parte hartzen dute, eguzkitik datorren energiari eutsiz, denbora gehiagoz egoteko gure planeta. Halaber, azken hamarkadetan prozesu hori areagotu egin da, eta planetaren berezko oreka naturala berreskuratzeko asmoz, KIOTO protokoloa jarri zen martxan. Handiagotze horren kausa nagusia hauxe da: berotegi efektuko gasen areagotzea. Berotegi efektuko gasak atmosferan berez dauden gasak diren arren, gehiegizko kantitatean egotea oso arriskutsua da. Behar baino gehiagoko gas kantitate hori zenbait kausa posibleren ondorioa da: -Deforestazioa: Zenbat eta zuhaitz eta landare gutxiago, orduan eta karbono dioxido gutxiago bihurtzen da oxigeno, eta ondorioz sortutako karbono dioxido soberakina atmosferara joaten da. -Handiagotzen dagoen autoen kopuru beldurgarria. -Fabrika eta lantegietan, lehengaien erabilpen txarraren edota iragazki desegokien erabilpenaren ondorioz.

  3. Berotegi efektu gasak • Karbono (IV) oxidoa:. • Metanoa. • Nitrogeno oxidoa: • CFC • Lurrazaleko ozonoa:

  4. Ondorioak • Baina giza jarduerak, batez ere azken hamarkada hauetan eta Ipar hemisferioan, altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta aldi berean arriskuan jartzen ditu ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batezbesteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Hala ere, oraindik ez da frogatu tenperatura igoera horren zergatia eta zenbait adituk nahiago dute erlazio hori konfirmatu aurretik zuhur jokatu. • Berotze globalaren aurreikuspena. • Horrela, berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, lurburuetako izotza urtu egingo lirateke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipini litzake eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larrienak izan daitezke.

  5. Berotegi efektua beti era negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunak eta gas karbonikoak (CO2) eragina. Gas horiek eta beste batzuek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18 °C). Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu. • Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan daiteke.

  6. Kioto • Kiotoko Protokoloa nazioarteko ingurumen ituna da, eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzeko helburua duena • Protokoloa 1997ko abenduaren 11n onartu zen, Kioto hirian egindako biltzarrean (Japonian • . • Ahalik eta onarpenik zabalena lortzeko asmoz, protokoloari beste elementu batzuk gehitu zizkioten, trikimailu hutsak talde ekologisten iritziz

  7. Kiotoko protokoloa betetzearen emaitzak: • Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak gutxitzea. • Klima aldaketarik ez egotea. • Airearen kalitatea hobetzea • Berriztagarriak ez diren baliabide energetikoak aurreztea • Teknologia garbietarako merkatu berriak sortzea • Zuhaitzak eta landareak osasuntsuak egotea, beraz arnasteko arazorik ez egotea. • Fenomeno meteorologikoak gutxitzea: uholdeak eta lehorteak murriztea. • Ekosistema hobetzea: Behar ez den sasoian elurra egiteak eragiten dituen kalteak animalia espezie askotan desagertzea, gaixotasunik ez agertzea eta paisai aldaketarik ez egotea. • Osasuna hobetzea: erradiazio ultramorea gutxitu, bero boladen heriotza kopuruak gutxitu, alergia eta asma arazoen kopurua ez igotzea. • Ekonomia arazorik ez egotea: klima aldaketaren eraginak (fenomeno meteorologikoak adibidez) hondapen larriak sortzea, hau da, aseguruen sektoreak jasango duela presiorik handiena. • Nekazaritza eta basoen ekoizpena gora egitea. • Turismoa hobetzea. • Hiri kutsadura, energia, industria eta hondakinak hobetzea.

  8. Berotegi efektua historian zehar • 1975-1980 urte inguruan, zientzilariak BEG kliman eragiten ari zelaren froga nahikoak zituzten, eta ondorioz horri buruzko ikerketak egiten hasi ziren. Hainbat datu hartzen hasi ziren: Lurraren tenperatura, haizeak, prezipitazioak etab. • Horren bidez egia bat ondorioztatu zuten: gure klima aldatzen ari zen, eta munduari ezagutaratu zioten. Denborarekin, gobrenuak arazo hrtaz arduratzen hasi ziren eta nazioarteko planak egiten hasi ziren. • Halaber, egia hau ezagutzeko bide luzea ibili begar izan dugu: • -1824. urtean, atmosferak lurra epel mantentzea ahalbidetzen zuela esan zen. Horrekin batera, berotegiaren analogia erabiltzen hasi zen. • -1859.urtean, CO2-a. ur lurrunak erradiazioak gordetzen zituztela frogatu zuten. • -1896.urtean, CO2 gasaren arriskuak aurkitu ziren. Gainera, hura konntrolatzeko zailtasunak atera ziren agerira. • 1938.urtean, industriaren garapenare eta berotegi efektuaren areagotzearen artean lotura bat egon ahal zela behatu zen. • -1958.urtean, atmosferako CO2 kantitatearen etengabeko areagotzea frogatu zen. • -1970.urtean, klimaren behaketa eta kontrol osorako lehen modeloa sortu zen.

More Related