1 / 9

Gaintzako soinujoleak

Gaintzako soinujoleak. Bartolo Garmendia Garmendia. Gaintzan jaio zen, 1902/06/24an. Gaintzan hil zen, 1984/11/01ean. Hiru ilarako soinua jotzen zuen. Bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen.

ravi
Télécharger la présentation

Gaintzako soinujoleak

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Gaintzako soinujoleak

  2. Bartolo Garmendia Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1902/06/24an. • Gaintzan hil zen, 1984/11/01ean. • Hiru ilarako soinua jotzen zuen. • Bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. • Ez dakite kanpoan ibiltzen zen soinua jotzen, baina etxean askotan jotzen omen zuen.

  3. Bartolo Aierbe Urrestarazu • Gaintzan jaio zen, 1906/07/31n. • Loiolan (Donostia) hil zen, 1996/03/20an. • Ahoko soinua jotzen zuen. Gaintzan jotzen omen zuen igande arratsaldeetan. • Soinua jotzeagatik dirua ematen omen zioten han biltzen ziren gazteek. • Altzan bizi zela ere jotzen omen zuen soinua egun berezietan eta inguruak dantzan jarri ere bai. • Horrez gainera, bi liburu ere idatziak ditu: Nere mundualdia(1988) eta Zaarrak berrituz (1996).

  4. Agustin Garmendia Garmendia • Gaintzan 1908/10/01ean jaio zen. • Legazpin 1996/01/03an hil zen. • Tolosako Sakramentinoetan ikasia eta musika ere han ikasiko zuen, baina etxean ere musika giroa zuten. • Ahoko soinua eta hiru ilarako soinua jotzen zituen. Joan Marik dionez dultzaina ere jotzen omen zuen. • Abesten ere oso ona omen zen eta bertsotan ere aritzen omen zen. Euskal zale porrokatua. Lagunarteko gizona. • Trio Itxaropen taldeko Marian eta Marisolen aita.

  5. Eusebio Garmendia Mendia • Gaintzan jaio zen, 1909/08/14an. • Gaintzan hil zen, 1974/01/28an. • 3 ilara eta 48 baxu zituen soinua jotzen zuen. • Gaintzan eta inguruko herritako festetan han izaten zen bere soinuarekin. • Soldadutza pasatu ondoren gerrara eraman zuten eta hiru urtez ibili zen frentean.

  6. Francisko Telleria Irastorza • Gaintzan jaio zen, 1937/02/05ean. • Lazkaon hil zen, 2004/08/14an. • Ordiziako Gurrutxagarekin eta Manuel Illarramendirekin ikasi zuen musika. • Herriko ospakizunetan asko ibilia soinua jotzen. Inguruko herrietan ere bai. • Jubilatu ondorengo 9 urteetan asko gozatu omen zuen musikarekin eta bertsoekin. • Asko idatzi omen zuen, askotan gauean esnatuta, familiak dauzka haren idatziak.

  7. Jesus Telleria Irastorza • Gaintzan jaio zen, 1939/03/30ean. • Bere kabuz ikasi zuen bateria jotzen eta trikitixa jotzen ere bai zertxobait. • Beasaingo Txanbo txistulariarekin ikasi zuen musika pixka bat eta txistua jotzen ere bai, baina utzi egin zuen gerora. • 14 bat urte daramatza, Larraizko Jexuxekin batera, “Jexuxen Jazpana” osatuta, inguruko herri guztietan festa eta ospakizunak alaitzen.

  8. Juan Mari Dorronsoro Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1945/03/03an. • Solfeoa eta harmoniuma jotzen D. Juan Ezeizabarrenak irakatsi zion. • Soinu handia eta txistua bere kontura ikasi zituen. • Gaintzako organista izan zen. • Aita Donostia koruan kantatu zuen. • 43 urterekin berriro musika ikasten hasi zen. Manolo Yabenekin aritu zen ikasten.

  9. Fidel Dorronsoro Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1948/03/21ean. • Bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. • Urte batzuk geroago, Iker Goenagarekin aritu zen ikasten. • Etxean aritzen omen da ahal duena ikasten, bere alabak dioenez.

More Related