1 / 10

Janarien kontserbazioaren historia lehenengo gizakiak agertzeaz bat hasi zen.

Haitzetan zulatutako aletegiak, Neolitokoak (Kanaria Handia). Janarien kontserbazioaren historia lehenengo gizakiak agertzeaz bat hasi zen. Neolitoko zenbait eraikuntza gorde dira, haitzetan edo lurrean zulatutako aletegiak, esaterako; horietan, aleak gordetzen zituzten gure arbasoek.

astin
Télécharger la présentation

Janarien kontserbazioaren historia lehenengo gizakiak agertzeaz bat hasi zen.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Haitzetan zulatutako aletegiak, Neolitokoak (Kanaria Handia) Janarien kontserbazioaren historia lehenengo gizakiak agertzeaz bat hasi zen. Neolitoko zenbait eraikuntza gorde dira, haitzetan edo lurrean zulatutako aletegiak, esaterako; horietan, aleak gordetzen zituzten gure arbasoek.

  2. Zeramikazko ontzia (Neolitoa). Elikagaiak gordetzeko lehenengo ontziak material hauekin egiten zituzten: larrua, egurra, soka... Zeramika asmatu zutenean, urrats handia eman zen janariak kontserbatzeari dagokionez.

  3. Erromatarren anfora Egiptoarrek asmatu zituzten kontserbatzeko zenbait teknika; gazitzea eta ketzea, esaterako. Grekoek frutak eta berdurak kontserbatzeko modu bat asmatu zuten; argizari birjina edo eztiaerabiliz, hain zuzen. Erromatarrek anforetankontserbatzen zuten ardoa, hermetikoki gordeta.

  4. Oro har, lehortzea,ketzea,ontzea eta gazitzea izan dira kontserbazio-prozesu ohikoenak historian zehar. Teknika bat edo bestea erabiltzea eremu geografikoaren araberakoa izan da. Adibidez, lehortzea ohiko-agoa zen eremu epeletan;ketzea,hotz handiagoa egiten zuen eta hezeagoak ziren eremuetan; eta gazitzea, itsasaldeko eremuetan. Arrain-lehortegia Hego Amerikan (Aro Modernoa).

  5. XIX. mendean, Napoleonek lehiaketa bat antolatu zuen elikagaiak denbora luzean kontserbatuko zituen metodo bat aurkitzeko eta, hala, bere armadarentzat janaria izateko. Lehiaketa hura zela eta, Nicolás Appertek beroaren bidez kontserbatzeko metodoa asmatu zuen. Metodo horri jarraiki, elikagaiak kristalezko ontzi itxi baten barruan egosten ziren, eta horrela gordetzen ziren hainbat hilabetez; metodo horri apertizazio esaten zaio. Asmakuntza garrantzitsu hori egin arren, Appertek ez zuen jakin apertizazioaren azalpen zientifiko bat ematen. Urte batzuk geroago, Pasteurek mikroorganismoei egotzi zien elikagaiak aldatzearen arrazoia.

  6. Gero, latorrizko lata eta autokablea (esterilizatzeko balio duen aparatua) asmatu zituzten, eta harrezkero, beroaz esterilizatutako kontserbak elikagaiak kontserbatzeko sistema eraginkorrena eta seguruena izan ziren.

  7. XX. mendearen bigarren erdian, kontserbatzaileak agertu ziren, eta XX. mendearen amaiera aldera, ontzi berriak asmatu zituzten, hala nola brikak. Kontserbazio-teknika berriak (esaterako, elikagaien irradiazioa edo manipulazio bioteknologikoa) janarien kontserbazioaren oraina eta etorkizuna dira.

  8. • Aurkezpen honekin lotutako ariketak egiteko,SAKATU Ariketak

  9. Ariketak Adierazi zer dakizun 1 Azaldu nola kontserbatzen ziren elikagaiak historiaurrean. 2 Zer da apertizazioa? Izan ekimena 3 Bilatu pasteurizazioari buruzko informazioa eta konparatu metodo hori apertizazioarekin. 4 Bilatu hiztegian ondu eta ortza hitzen esanahia. Idatzi horien definizioak eta proposatu zenbait adibide. • Aurkezpena berriz ikusteko,SAKATU Hasi

More Related