1 / 63

Bioaniztasuna arriskuan

Bioaniztasuna arriskuan. Gu inbaditzera datoz!!. Arizmendi-Gaztelupe. BIOANIZTASUNA ETA KANPOKO ESPEZIEAK.

Télécharger la présentation

Bioaniztasuna arriskuan

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Bioaniztasuna arriskuan Gu inbaditzera datoz!! Arizmendi-Gaztelupe

  2. BIOANIZTASUNA ETA KANPOKO ESPEZIEAK Bioaniztasuna (edo Biodibertsitatea) gure ingurune naturalari balioa ematen dion aberastasun iturria da, eta guk gozatu egiten dugu haren edertasunaz. Bioaniztasuna gure espeziearen biziraupenaren muinean dago, eta gure ongizate mailari baldintza egokietan eutsi ahal izatea bermatzen du. Ezagutzen dugun espezie-barietatea, Biodibertsitatea alegia, Lurrean biziaren egonkortasunaren neurri bat da. Barietate biologikoa zenbat eta handiagoa izan, ingurugiroaren aldaketei aurre egiteko izaki bizidunen gaitasuna ere handiagoa izango da.

  3. Gaur egun ordea, Bioaniztasuna arrisku larrian dago, ez bakarrik era naturalean gertatzen diren aldaketengatik, gizakiok jatorri gaituzten desagerpen eta dibertsitate-galera ez naturalengatik baizik. Hauen artean ditugu, besteak beste: • Habitat naturalen suntsiketa: • - Obra publiko handien eraikuntzarengatik. • - Jarduera industrialarengatik. • - Nekazal praktikak eta deforestazioarengatik. • Espezie berrien sarrera. Nahigabeko modu batean (beharrezko arreta gabeko desplazamendu eta garraioagatik) edo helburu zehatzekin (izurrien aurka borroka egiteko edo etekin handiagoak atera ahal izateko). • Animalien ehiza eta espezie exotikoen merkataritza. • Turismo ugaria.

  4. Gizakia bera da gaur egun arriskurik handiena planetaren Bioaniztasunarentzat. Izan ere, zeharka edo zuzenean hainbat ekosistemaren oreka aldatu ditu gizakiak historian zehar, azkarrago azken hamarkadotan. Adituen ustez, espezie guztien %20a suntsitu ditzakegu hurrengo 30 urteotan. Horregatik, edozein ekosistemaren espezie bat galtzean edo galzorian egotean, arriskuan jartzen dugu geure biziraupena ere. Gure Bioaniztasun biologikoari nabarmen eragiten dion arazoa da eta, beraz, gure espeziearen etorkizunari ere eragiten dio. Espezie Exotiko Inbaditzaileen zerrenda beti irekita dagoela nabarmendu beharra dago; espezie batzuk ezabatu egiten dira, haiek amaitzea lortu baita, eta beste batzuk, aldiz, sartu egiten dira zerrendan, ezagutza maila handitzen den heinean edo, besterik gabe, espezie horiek sartu egin direlako gure lurraldean. Laster batean ez da deus geratuko hurrengo belaunaldietarako Noek salbatutako biodibertsitatetik Ikus ditzagun horietariko batzuk 

  5. FAUNA INBADITZAILEA LANDARETZA INBADITZAILEA egin klik gainean

  6. FAUNA INBADITZAILEA Klikatu bakoitzaren gainean • Pergandea • Potamopyrgus antipodarum • Zebra muskuilua • Gambusia • Karramarro amerikarra • Lutxoa • Karramarro txinatarra • Samu txikia • Cherax suntsitzailea • Jikotea dordoka • Kramer kotorra • Karramarro seinaleduna • Koipua • Marigorringoa • Itzuli aukeretara • Geranioen tximeleta

  7. ZEBRA MUSKUILUA

  8. Dreissena polymorpha • KOKAPENA: • Europa ekialdean jatorria duen moluskua da. • HEDAPENA: • Ibai nabigazioari esker Ipar Amerika zein Europa Erdialde eta Mendebaldeko hainbat ibaitara zabaldu da, espezie inbaditzaile gisa kontsideratzen delarik toki askotan. • Ibai nabigazioari esker hasi ziren hedatzen XIX. mendean, isasontzien kaskoan itsasteko gaitasun handia baitute. Muskuiluen larbak ere oso erraz zabaltzen dira.

  9. KALTEAK:Bibalbio autoktonoen maskorretan itsasten dira, baita karramarroen oskoletan ere, azken hauen heriotza eraginez. • Hildako muskuilu kantitatea handia ibai hondoetan pilatzen da. Ondorioz bertan arraultzak jartzen duten espezieen ugalketa eragozten dute. • Ureko fitoplanktona jaten dutenez, bertako muskuiluen elikagaia gutxitu egiten da • Iragazteko duten gaitasuna handia dela eta, metal astunak pilatzen dituzte, horiek kate trofikoan sartzen direlarik. • Ibaietako gizakien azpiegitura hidraulikoak ere kaltetzen dituzte: hodiak trabatu, urazpiko materialeak erre,...  Itzuli zerrendara

  10. POTAMOPYRGUS ANTIPODARUM

  11. IZEN ZIENTIFIKOA: Potamopyrgus antipodarum • JATORRIZ: Zelanda Berria • KANPOTIK EKARRITA: Australia, Europa eta Ipar Amerika. Nahiko edatua dago Espainian. EAEn hiru lurraldetan dago kokatuta.

  12. SARTZEKO MODUAK: • Australiara Zeelanda Berritik iritsi ziren, gizon-emakumeen kontsumorako ur edukiontzietan. Dirudienez, ontzien lasta uren bidez eta landare apaingarrien merkataritzaren eraginez gertatu da ondorengo hedapena.  Itzuli zerrendara

  13. KARRAMARRO AMERIKARRA

  14. KARRAMARRO AMERIKARRA • IZEN ZIENTIFIKOA: Orconectes limosus • JATORRIA: Iparraldekoa da. Frantziakoa. Ibaieran, kanaletan,lakuetan eta urmaeletan bizi da.

  15. KARRAMARRO AMERIKARRA • NOLA SARTU DA? Migrazio naturala hedapenerako faktore nagusietakoa da; uretatik aterata, ehunka metro egin ditzake noraezean, baina afanomikosiaren ondorioz, ez dago beste espezie batzuk bezain hedatuta eta ez da haiek bezain ugaria.  Itzuli zerrendara

  16. Eriocheir sinensis

  17. -IZEN ZIENTIFIKOA: Eriocheir sinensis -JATORRIA: Vladivostok (Errusia) eta Txinako hegoaldearen artean. -NOLA SARTU DA?: Itsaso bidez sartuzen zeguruaski itsasontzien barruan edo oskolera itsatsita, gainera akuarioetarako ekartzen dituzte eta gendearen kontsumorako ere ekartzen dituzte.

  18. Ekosistemean eragindako kalteak • Bertako ornagabeen desagerpenari laguntzen dio eta hori ez da bat ere ona ekosistemarako. • Higadura nabarmena eragiten du ibai eta laku ertzetan, zulatzeko ohitura dela eta.  Itzuli zerrendara

  19. Cherax suntsitzailea

  20. Izen Zientifikoa: Cherax destructor • Jatorria: Vladivostok (Errusia) eta Txinako hegoaldearen artean. • Nola Sartu da?: Ontzietan garraiatuta sartu zen, gizon emakumeen kontsumorako.

  21. Bertako ekositemei eragindako kalteak • Bertako ornogabeen desagerpena aldatzen duelako. Alga eta arrainen komunitatean ere badu eragina. Ligadura nabarmena eragiten du ibai eta laku ertzetan, zulatzeko ohitura dela eta.  Itzuli zerrendara

  22. KARRAMARRO SEINALEDUNA

  23. KARRAMARO SEINALEDUNA Izen zientifikoa: Pacifastacus leniusculus Jatorriz: AEBetako ipar-ekialdea eta Kanadako hego-ekialdea. Kanpotik ekarrita (Europa) Mendebaldean dago, Portugaletik Finlandiako hegoalderaino. Europan oso hedatuta dago, 60ko hamarkadatik aurrera era sistematikoan sartu zuten eta. Izan ere, garai hartan, Astacus astacus hanka gorridun karramarroa desagerrarazteko bidea zela uste zuten, bai ekonomiaren aldetik bai ekologiaren aldetik begiratuta. Karramarro seinaledunarekin izandako esperientzia horietan Suedia izan zen buru, baina ondoren ia Europa osora iritsi da (Polonia, Frantzia, Finlandia, Britainia Handia eta abar). Espainiari dagokionez, Ourensen, Kantabrian, EAEn, Nafarroan, Teruelen, Lleidan, Gaztela eta Leon osoan Madrilen, Valentzian, Cuencan, Guadalajaran, Albaceten eta Granadan dago. EAEn, hiru lurraldeetako ibaietan eta urtegitan dago. Ez dago haren ugaritasuna estimatzeko aukera emango lukeen prospekzio estandarizaturik.

  24. PACIFASTACUS LENIUSCULUS Sartzeko moduak: Karramarro seinaleduna 1974 eta 1975 artean sartu zen Espainian, bi piszifaktorietan izandako ihesenak bidez; Cifuentes (Guadalajara) eta Ucero (Soria) ibaietan zeuden, hain zuzen ere. Ondoren, administrazio batzuek – bereziki Gaztela eta Leongoa, EAEkoa eta Nafarroakoa – espeziea sartzeko programa aktiboa bultzatu zuten. Partikularrek eragindako sakabanaketak garrantzi txikiagoa izan du.  Itzuli zerrendara

  25. Marigorringoa

  26. Marigorringoa • Izen zientifikoa: Harmonia axyridis • Jatorria:Asia, Altai mendietatik, Ozeano Bareko kostalderaino, eta Siberiako hegoaldetik Txinako hegoalderaino.

  27. Marigorringoa Nola sortu da? Era naturalean sortu da.Baina munduko leku batzuetan, gizakiak sortzen dituzte. Baina Parisen, lorategi batzuetan badaude kaseta antzeko batzuk, eta bertan, Harmonia Axyridisen ugalketa aurreratzen dute, horrela parasitoen plaga bati aurre egiteko.  Itzuli zerrendara

  28. geranioen tximeleta

  29. BERE IZEN ZIENTI¡FIKOA: Cacyreus marshalli da. • JATORRI: 1989an, lehendabiziko aldiz, Mallorka irlan antzeman zuten, eta handik gutxira, Penintsulan agertu zen. 1992an Castello de la Planan bi ale harrapatu zituzten, eta Logroñon, beste bat. 1993an penintsulako lehen errunaldia dokumentatu zuten; Alacanten, hain zuzen. Garai hartan, ugaria zen Logroñon, Zaragozan, Valentzian eta Granadan. Gaur egun, penintsulako zati handi batean dago, eta populazio asko du. • NOLA SARTU DA?: Europan 1978. urtean sartu zen; bi beldar aurkitu zituzten Erresuma Batuan. Jatorrizko herrialdetik inportatu zituzten, Pelargonium generoko geranioekin batera. Gaur egun, ia penintsula osoan dago. Gizakiak eragin genuen hau geranioak balkoietan jartzen.

  30. ARRISKUA: Infloreszentziak eta zurtoinak suntsituta sortzen du kalte nagusia; landarearen heriotza ere eragin dezake. arerio naturalik ez izateak lagundu dio, hein handi batean, azkar barreiatzen; horregatik dute horren dentsitate altua haren populazioek. • Geranioak landare apaingarri nagusietako bat direnez, eragin ekonomiko nabaria du. • Prebentzioa: • Kudeaketa neurri nagusia kaltetutako herrialdeetatik datozen inportazioak saihestea da.  Itzuli zerrendara

  31. Pergandea

  32. Pergandea IZEN ZIENTIFIKOA:Frankliniella occidentalis. JATORRIA: Ipar Amerika.

  33. Pergandea NOLA SARTU DA? Gizakiak ekarritakoa da. Kontinente guztietan dago, Antartidan izan ezik. Europako Iparraldeko eta erdialdeko berotegietan bizi da.Europako hegoaldearen kasuan soroetan ere aurki daiteke.  Itzuli zerrendara

  34. Gambusia holbrooki

  35. Espezie hau Estatu Batuetatik datoz Espainara etorri ziren 1921. urtean. Arrain hauek ur lasaietan bizi dira. Ornogabea du dieta adibidez dipteroak kokoperoak… 15-32 ume izaten dituzte. Oso onak dira jateko Chinan batez ere. Osasuneak dute eragin.  Itzuli zerrendara

  36. Lutxoa

  37. Izen zientifikoa: Esox lucios • Jatorria: Hedadura zirkunpolarra eta Amerika hartzen du. • Nola sartu da?: Frantziatik importatuta sartu zen. • (Zertarako): Kirolari eta ekonomiari begira, importatu zuten.

  38. Bertako Ekosistemei eragindako Kalteak 30 zentimetro baino gehiago dituenean arrainak jaten hasten da. Beraz, harrapari lazgarria da bertako arrainentzat.  Itzuli zerrendara

  39. Samu Txikia

  40. Izen zientifikoa:Carassiusauratus • Jatorria:Jatorriz Asia erdialdekoa, Txinakoa eta Japoniakoa da. Gaur egun, kontinente guztietako 60 herrialdetako uretan dago • Nola etorri da?: Era naturaletik etorri da  Itzuli zerrendara

  41. JIKOTEA DORDOKA

  42. Izen zientifikoa:Trachemys scripta. • Jatorria: Europako herrialde askotan sartu dute; Espainian, Italian eta Frantzian ugaltzen dela egiaztatu dute, • esaterako. Ez dakigu zehatz-mehatz nola dagoen hedaturik espezie hau antzeman duten herrialdeetan, baina • baliteke gaur egun ezagutzen dugun hedadura are gehiago zabaltzea beste toki batzuetan prospekzioak egin • ahala. • Nola sartu da?: Animalia hauek mundu osoan hedatu dira maskota bezala, eta Asiako herrialde batzuetan jan ere egiten dituzte. • Aipagarria da, esaterako, Ameriketako Estatu Batuek 1989. eta 1997. urte bitartean 52 milioi ale esportatu izana.

  43. Bertako ekosistemei eragindako kalteak • Habitatetan eta beste espezie batzuengan duen eragina • Landareak eta animaliak ditu elikagai. Animalia ugari harrapatzen du: ornogabeak zein mota guztietako ornodun txikiak ere. • Osasunean duen eragina • Salmonellaren bektore izan daiteke.  Itzuli zerrendara

  44. KRAMER KOTORRA

  45. KRAMER KOTORRA • IZEN ZIENTIFIKOA:Psittacula krameri. • JATORRIA: Espainian errotuta dago. • NOLA SARTU DA? Era naturalean sortu da espezie hau.Gizakiok maskota bezala hartu dugu. Ustekabean ihes egin duelako edo nahita askatu dutelako sartu da espezie hau.

  46.  Itzuli zerrendara

  47. KOIPUA

  48. Izen zientifikoa:Myocastor coypus. • Jatorria: Hego Ameriketatik Europa eta Asiara zabaldu zen. • Nola sartu da?: Gaur egungo populazioak abeltegietan hazitako animaliak askatu edo ihes egin izanaren ondorio dira. • Zertarako?: Azala erabiltzeko eta natur ingurunean ehizatzeko populazioa sortu nahian, sartu dituzte.

  49. Bertako ekosistemei eragindako kaltea • Habitatetan eta beste espezie batzuengan duen eragina: Dentsitate handia hartzen badu, aldaketa nabarmenak eragin ditzake hezeguneetan. Hor dugu, adibidez, 2004an Gipuzkoako Plaiaundiko Parke Ekologikoan eta 2007an Jaizubiako paduretan gertatutakoa. Herrialde batzuetan itsas hegaztien habiak eta errunaldiak larri kaltetu dituzte. • Osasunean duen eragina: Sumoa dago leptospirosiaren epidemiologian zerikusi handia dutela, baina, ziur asko, ez arratoiek bezain handia.

  50.  Itzuli zerrendara

More Related