1 / 10

Euskara Zerbitzua

B. A. Euskara Zerbitzua. Zer dugu ontzietan: hiru kolore tako pilotak ala hiru kolore ko pilotak?. B. A. Euskara Zerbitzua. Hiru kolore tako pilotak ditugu A ontzian.

loyal
Télécharger la présentation

Euskara Zerbitzua

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. B A -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  2. Zer dugu ontzietan: hiru koloretako pilotak ala hiru koloreko pilotak? B A -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  3. Hiru koloretako pilotak ditugu A ontzian. Koloreak hiru dira, baina pilotek kolore bakar bana daukate: batzuk gorriak dira; beste batzuk, berdeak, eta beste batzuk, urdinak. A -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  4. B ontzian, berriz, hiru koloreko pilotak ditugu. Pilotek hiruna kolore dauzkate. B -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  5. Beraz: hiru koloretako pilotak hiru koloreko pilotak -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  6. Adibide gehiago: • hiru urtetako neska-mutilak • 2000ko, 2003ko eta 2005eko neska-mutilak • 2003tik 2005era bitarteko neska-mutilak • hiru urteko neska-mutilak • Hiru urteko adina duten neska-mutilak -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  7. Adibide gehiago: • bost leihotako loreontziak (bost leihotan diren loreontziak) • bost leihoko etxeak (bost leiho dituzten etxeak) -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  8. Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 34. arauak auzi honetaz: (http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0034.pdf) Oinarrian zenbatzaileren bat ageri delarik adina, prezioa, neurria, pisua... adierazten duten izenlagunak osatzen direnean, -ko da hobesten dena. Idatz bedi, hortaz: • bi urteko umea • bost liberako egunkaria • hiru kilometroko bidea • hamar metroko garaiera • hiru asteko egonaldia -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  9. Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 34. arauak auzi honetaz: (http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0034.pdf) Baina -ta- atzizkia erabili beharrekoa izan daiteke zenbaitetan. Adibidez, nongo galderari erantzuten zaionean: • hiru etxetako haurrak etorri zaizkit • hiru etxeetako haurrak etorri zaizkit • *hiru etxeko haurrak etorri zaizkit -ko/-tako Euskara Zerbitzua

  10. Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 34. arauak auzi honetaz: (http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0034.pdf) Zenbaitetan -ko/-tako bikoteaz baliatzea ezinbestekoa izan dezakegu bereizketak egiteko: • zazpi urteko ardoa • (botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu) • zazpi urtetako ardoa • (ardoa zazpi urtetan, ez zortzitan, bildua izan da) • zazpi urteetako ardoa • (aldez aurretik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan zehar bilduriko • ardoa. Azkeneko zazpi urteetan, esaterako) -ko/-tako Euskara Zerbitzua

More Related