100 likes | 314 Vues
1. MAILA. AINTZINEAN, BASO POLIT BATEAN, IRATXO BOST FAMILIA BIZI ZIREN. IRATXOEK PERRETXIKOETAN ZITUZTEN ETXEAK . BASOAREN BESTE ALDEAN, KOBAZULO ILUN BATEAN, OGRO ZINTZOA BAINA DESPISTATUA BIZI ZEN. BASOTIK PASEATZEA GUSTOKO ZUEN.
E N D
AINTZINEAN, BASO POLIT BATEAN, IRATXO BOST FAMILIA BIZI ZIREN. IRATXOEK PERRETXIKOETAN ZITUZTEN ETXEAK.
BASOAREN BESTE ALDEAN, KOBAZULO ILUN BATEAN, OGRO ZINTZOA BAINA DESPISTATUA BIZI ZEN. BASOTIK PASEATZEA GUSTOKO ZUEN.
IRATXOEN HURBIL, LAGUN ON BAT BIZI ZEN, LORE SORGINA. LORE ANTZA ZUEN ETXE BATEAN BIZI ZEN. BELARREKIN EDABEAK EGITEA GUSTATZEN ZITZAION.
EGUN BATEAN, IRATXOAK JANARIAREN BILA JOAN ZIREN BITARTEAN, PATXO OGROA BASOTIK PASEATZERA JOAN ZEN ETA KONTURATU GABE IRATXOEN PERRETXIKO-ETXEAK ZAPALDU ZITUEN.
IRATXOAK BUELTATU ZIREN ETA ETXE GUZTIAK APURTUTA IKUSTEAN, BATEK ESAN ZUEN : -ZIUR NAGO, HAU, PATXO OGROAK EGIN DUELA !
IRATXOAK, LORE SORGINAREN ETXERA, LAGUNTZA ESKE JOAN ZIREN. SORGINAK EDABE BAT PRESTATU ZUEN. GAUZEN GAINEAN BOTATZEAN DISDIRATSUAK BIHURTZEN ZIREN. PERRETXIKOEN GAINEAN ERE BOTA EZKERO URRUNETIK PRIMERAN IKUSIKO ZITUZTEN
GERO, LAGUN GUZTIEK PATXOREN KOBAZULORA JOATEA ERABAKI ZUTEN. GERTATUTAKO GUZTIA KONTATU ZIOTENEAN BARKAMENA ESKATU ZIEN ETA ETXEAK KONPONTZEN LAGUNDUKO ZIELA ESAN ZIEN.
LORE SORGINAK PERRETXIKO-ETXEEN GAINEAN BOTA ZUEN EDABEA ETA URRUNETIK , OSO DISDIRATSUAK, PRIMERAN IKUSTEN ZIREN. HANDIK AURRERA, PATXO OGROA ETA IRATXOAK, LASAI- LASAI, BELDURRIK GABE, IBILTZEN ZIREN BASOTIK.
… ETA HAU DA IPUIN DISDIRATSU HONEN AMAIERA.