170 likes | 316 Vues
EUSKARA DA NIRE AUKERA. ZEIN DA ZURE ESTILOA?. AURKEZPENA.
E N D
AURKEZPENA • Egitasmo honek Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundeak, parte-hartzaile diren gazteek euskararen egoeraz eta hizkuntza horretan bai baserri-aldean bai Euskal Autonomia Erkidegoko hiru jatorrizko lurraldeetako hiriburuetan euskaraz bizitzeko aukerei buruzko behaketa eta oldozmena egitearen helburua izan du, egindako erradiografiak erkatuz. • Egitasmo honek ez du ikerketa soziolinguistikoa izate asmorik, gazteen giza sare bat sortu, parte-hartzea eta ekarpenak bultzatu eta eztabaida eta oldozmena sustatzeko ahalegina baizik. Hala ere, egitasmo hau gauzatu izanaren bidez, ikerketa eta azterketa metodologietara hurbilpena bermatu dizkigu.
Tutorea Iratxe Lasa Arana Euskara erakundeetan Erlantz Astorkiza Miren Altuna Euskara herritarren artean Miren Jauregi Eneritz Arzallus Euskara eta gazteak Amaiur Aramaio Leire Gandarias Euskara komunikabideetan Oihana Iguaran Ainhoa Barandiaran Euskalkiak Zeharka aztertu da, aurreko eremu guztietan. BIZKAIKO TALDEA
IKERKETA EREMUA BIZKAIKO TALDEA Markina-Xemein 5.000 bizilagun inguru. 2001eko datuak (EAS): elebidunak %89,5, elebidun hartzaileak % 5, erdaldunak %5,5. Etorkin kopurua gaur egun: %13. Bilbo 21.500 bizilagun inguru (Arangoiti kanpo). 2001eko datuak (EAS): elebidunak %23, elebidun hartzaileak %22, erdaldun elebakarrak %55.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara erakundeetan (DEUSTUA, udal barrutiko bulegoa) Seinaleztapena : Deustuko udaletxeko seinaleztapenari dagokionez elebiduna da nagusiki. Baina aipatzekoa da, zenbaitetan euskarazko testuari lehentasuna ematen zaiola (negritaz eta handiagoa). Herritarren harrera : Deustuan lehen hitza euskarazkoa izan zen, eta euskaraz hitz egin eta gero euskarazko erantzuna jaso genuen. Euskara garbi eta egokian. Herritar biren harrera : • 50 urteko andrazkoa erdaraz zuzendu zitzaiona leihatilako langileari. • 20-25 urteko gazte bat, “Aupa kaixo” lehengo hitza esan zuena, eta leihatilakoak euskaraz erantzun arren, erdaraz jarraitu zuen mutilak. Telefonozko harretan erdarazkoa izan zen lehendabiziko hitza. Guk euskaraz egindakoan euskaraz jarraitu zuten. Papergintza: elebiduna da, eta bi hizkuntzek letra tipo bera dute, nahiz eta euskarazkoa lehenengo dagoen. (adibidea) Publizitatea: udalaren publizitatea elebiduna da (udalak eskaintzen dituen zerbitzuei eta ikastaroei buruzkoa), baina “euskarazko idazle laborategiari” buruzko informazioa euskara hutsezkoa da. Erakundearen lan-hizkuntza: udal-langileen arteko hizkuntza erdara da. Barruko oharrak (post-it motatako orrietan jasotakoak) erdara hutsean zeuden.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara erakundeetan (MARKINA-XEMEIN, udaletxea) Seinaleztapena : udaletxeko seinaleztapena nagusiki euskara hutsezkoa da. Elebidun dauden seinaleetan (Kexa eta iradokizunak) euskarazko testua nabarmen handiagoa da. (ikus. argazkia). Herritarren arreta : Euskarazkoa izan zen lehendabiziko hitza (inguru horretan “hola” euskaraz ere erabiltzen dela adierazi behar da). Telefonoz lehengo berba ere euskarazkoa izan zen. Papergintza : papergintza nagusiki euskara hutsean zegoen (kexa eta iradokizunak, obrak egiteko eskabideak, biztanleak erroldatzekoak. etab.). Elebietan bakarra topatu genuen “Instancia-Eskabide orria”. Dokumentazio hauek erdaraz ere eskura daitezke eskatuz gero. Publizitatea : denetarik topatu dugu: telefono interesgarrien “flyer” euskara hutsean, lehiaketa baten gaineko informazioa elebietan, eta turismoa sustatzeko informazio panfletoa 4 hizkuntzetan. Erakundearen lan-hizkuntza : Markina-Xemeingo udeletxean ezin izan dugu arlo honen gaineko informaziorik jaso.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara herritarren artean (DEUSTUA) Deustuan erdara entzun da nagusiki. Salbuespen bakarra: amak haur bati esandako esaldia. Kioskoan euskaraz egin ahal izan dugu. Beste kiosko batean, ordea, “bai, baina mejor en erdara” erantzuna jaso genuen. Orokorrean agurrak izan ezik, beste dena erdaraz egiten da.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara herritarren artean (MARKINA-XEMEIN) Herritarren artean euskaraz egiten dute (baina erdararekin maiz txandakatzen dute, bereziki nagusiek). Baina argi dago euskara dela hizkuntza naturala. Hika ere erabiltzen dute, bereziki mutilek. Erdaraz ari direnean oso trakets egiten dute, bereziki euskalki bera erabiltzen ez dutenekin edo kanpotarrekin (Markinakoak ez direnak). Supermerkatuan euskaraz egin zuten. • Etorkin bat eta kutxako langile baten arteko elkarrizketa deigarria egin zaie (euskaraz). Liburutegian euskaraz entzun genuen nagusiki.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara eta gazteak (DEUSTUA) Aisialdia: kalean aisialdian gazte koadrilak erdaraz ari dira. Gaztetxean kartelak eta prezioak euskaraz, euskaraz atenditu gintuzten, baina zerbitzarien artean erdaraz. Beste taberna batzuetan euskaraz kartelak eta abar, eta tabernariek euskaraz erantzuteko ahalegina egiten zuten (gaitasun gutxi). Tabernako bezero gazteak denak erdaraz. Kirola: Patinatze-eskola (kirol arautua): irakasle gazteak erdaraz, eta parte-hartzaileak (adin guztietakoak) ere. Kiroldegian sartzeko arazoak, baina informazio txartelak euskara hutsean (erdarazkoak ziurrenik agortuta). Skater talde handi bat (ez arautuan) denak erdaraz. Hezkuntzan: etorkinak A ereduan gehienak, asko LH D ereduan egin, baina DBHn A eredura pasatzen dira. Ikasleak (D eredukoak) oso trakets egiten zuten euskaraz, irakasleari ere erdaraz eta euren artean. Euskaraz “derrigorra” denean baino ez zuten egiten.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara eta gazteak (MARKINA-XEMEIN) Aisialdia : (zapatuan eta jai giroan) dena euskaraz, salbuespen bakarra: esaldi 1 esan zuten erdaraz 30 bat urteko mutil bik, baina gero bertako euskaraz mintzatu ziren. Zesta puntako Munduko Txapelketa zegoen garai hartan eta frontoi inguruan bildutako jende asko erdaraz ari zen, baina ziurrenik kanpotarrak ziren (gazte gutxi). Gazte mugimenduko kartelak bertako euskaraz zeuden idatzita. 2 etorkin gazte euren hizkuntzan ari ziren. Kirola: Kanpoko frontoian (ez arautuan): euskaraz, hika erabiltzen zuten. Barruko frontoian (arautuan): monitoreak eta gaztean euskaraz, monitoreak gernikarrez eta bertakoek markinarrez. Barroeta futbol zelaian gazteen partidu bat, jokalariek euskaraz, eta gradetan gazte talde bat erdaraz (kanpokoak ote?). Hezkuntza: Bekobenta Institutuan 4. DBHko D ereduan. Ikasleek euskaraz zailtasun barik, irakasleek batuaz saiatzen ziren, baina euren euskalkia ere erabiltzen zuten. Etorkin bi (marokoarra-errumaniarra) urte eta erdi bertan eta euren artean euskaraz zailtasunik gabe, eta bertako euskalkia menperatzen dute.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara komunikabideetan (DEUSTUA) Ezin da zehaztu zein den gehien irakurtzen dena. Hainbat prentsa saltzaileri galdetu ondoren, salduena El Correo dela esan ziguten. Hauek ere, lehengoen antzera, irakurrienak zeintzuk ziren jakitea oso zaila zela esan ziguten. Egunkari honek eskuin aldera jotzen du informazioa eskaintzerako unean eta euskara txukunean argitaratzen da. Deustu auzoan, herri aldizkaririk eta hitzarik ez digute aipatu.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara komunikabideetan (MARKINA-XEMEIN) Gehien irakurtzen dena ezin da zehaztu. Plazako prentsa dendan galdetu genuen eta irakurrienak zein ziren jakitea zaila zela esan ziguten. Salduenak, berriz, El Correo eta Gara zirela erantzun ziguten. Herri aldizkariak: Hitza eta Garaian dira aurkitu ditugunak. Hitza euskara huts eta egokian argitaratzen da eta Garaian, berriz, elebiduna da. Izan ere, Garaianek adineko pertsonei zuzendutako artikuluak dakartzanez eta hauek gaztelera hobeto ulertzen dutenez (garaiko irakaskuntza eta hezkuntza direla medio), artikulu hauek eta beste zenbait gazteleraz argitaratzen dira. Beste batzuk, ordea, euskara batuan argitaratzen dira; herriko gertakizunak kontatzeagatik Markiñako hizkeran argitaratzen direnak izan ezik. Azkenekoz aipatutako aldizkariaren tirada 400 alekoa da eta uztailan zein abenduan argitaratzen dituzte.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Euskara erakundeetan: Deustun batua, Markina-Xemeinen ahoz euskalkia eta idatziz zenbaitetan ere (dokumentazioa edo publizitatea), irizpide finkorik gabe. • Euskara herritarren artean: Deustun batua nagusi, Markina-Xemeinen bertakoa soilik. • Euskara eta gazteak: Deustun batua eta Markina-Xemeinen euskalkia soilik. Idatziz ere Markina-Xemeinen gazteek eurena egiten dute, idatzizko hizkuntza ez arautua sarri. • Komunikabideetan: Orokorretan bata, herri aldizkarietan (Hitza eta Garaian, euskalkiaren presentzia ikusten da. Hitzan euskalki batua eta Garaian aldizkarian: batua, bizkaiera arautua eta ez-arautua.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Ondorio nagusiak: Erakundeetan: bi erakundeetan bermatu egiten da erabiltzailearen hizkuntza hautapena. Ezberdintasunak antzematen dira langileen lan-hizkuntzan eta euskaraz hutsezko papergintzaren presentzian; izan ere, Markina-Xemein herri euskalduna izanik euskara hutsezko presentzia da nagusi dokumentazio eta seinaleztapenean.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Ondorio nagusiak: Herritarren artean:Deustun salbuespena ama batek semeari esandako esaldia izan da, ez da beste inon euskararik entzun. Merkataritzan eskatuz gero, zenbaitetan harrera euskaraz jaso ahal duzu (betiere bezeroak eskatuta) eta ez dakitenek nahiko jarrera onarekin erantzuten dute. Markina-Xemeinen salbuespena erdara da. Baina joera ikusten da helduen artean (40tik gora, trakets bada ere erdara egiteko. Herrikoak ez direnekin ere erdaraz egiteko joera antzeman da (euskalkiaren beldur, beharbada?).
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Ondorio nagusiak: Euskara eta gazteak:Ezberdintasun nabarmenenak bi lekuen artean alor honetan daude. Deustun gaitasuna izan arren gazteek ez dute euskaraz egiten, eta Markina-Xemeinen, ostera, erdaraz entzutea salbuespena da. Euskararen kalitateari dagokionez ere alde nabarmena dago, D ereduko ikasleek, Deustun gaitasun eza erakusten dute, Markina-Xemeinen batua zein euskalkia ederto erabiltzen dituzte.
BIZKAIKO TALDEAREN EMAITZAK • Ondorio nagusiak: Komunikabideak:Ondorioa: 2008ko datuei dagokienez, El Correon euskararen presentzia %2´15ekoa da. Aitzitik, Garakoa %12koa da. Ikus dezakegunez, bietan presentzia eskasa da oso.