1 / 7

SURFAREN HISTORIA

SURFAREN HISTORIA. AURKIBIDEA. JATORRIA SURF KLASIKOKO AROA HAWAIIEN SURF MODERNOAREN AROA SURFARI BURUZKO BIDEOAK. Amaierara joan!. JATORRIA. Ezinezkoa da jakitea noiz hasi zen gizakia taula batekin olatuak hartzen. Izan ere, bi teoria nagusi daude:

selah
Télécharger la présentation

SURFAREN HISTORIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. SURFAREN HISTORIA

  2. AURKIBIDEA JATORRIA SURF KLASIKOKO AROA HAWAIIEN SURF MODERNOAREN AROA SURFARI BURUZKO BIDEOAK Amaierara joan!

  3. JATORRIA Ezinezkoa da jakitea noiz hasi zen gizakia taula batekin olatuak hartzen. Izan ere, bi teoria nagusi daude: Ego Pazifikoko uharteetan betidanik izan zuten bere kultura eta bizitza itsasoarekin lotuta. Ahoz transmititutako kondairen bitartez, badakigu aspalditik kanoekin eta txalupa txikiekin gehienbat, olatuak hartzeko ohitura zegoela hango lurraldeetan. Bestetik, Peruren Iparraldean, inken aurreko kultura bateko aztarnak aurkitu dira, hurkoak, hain zuzen ere. Hauek landutako zeramika batean ikus daiteke gizon bat egur batean zutik, olatu gainean. Baina polinesiarrak izan ziren, beren bidaien bitartez uharteetan zehar, mende batzuk geroago, olatu gainean irristatzeko ohitura eraman zutenak Hawaiira. Aurkibidera itzuli!

  4. SURF KLASIKOKO AROA HAWAIIEN Cook kapitaina itsasgizon ospetsua Hawaiira iritsi aurreko garaia izan zen. Gaur egungo Hawaii uhartera iristerakoan, hango biztanleek bere itsasontzira arte hurbildu ziren objektu flotagarri batzuen gainean harrera on bat emateko. Topaketa hauetan eman zen lehenengo kontaktua mendebaldeko gizakia eta surfaren artean.1778. urtean eman zen. Hauek asko harritu ziren ikusi zutenean nola ibiltzen ziren taula eta kanoa horiekin olatu gainean. Surfean bi pertsona mota zeuden eta taula desberdin batekin egiten zuten surfa. Taulari esker ezberdintzen zen erregetza beste jende arruntengandik. Hango jendeak surfa erabiltzen zuen bere ausardia eta trebezia frogatzeko besteen aurrean. Horrela, beraien gatazkak, erronka baten bitartez erabili beharrean, lehiaketa baten bitartez frogatzen zuten ea zeinek egiten zituen mugimendu arriskutsuagoak eta zein zen trebeagoa olatu handien gainean. Aurkibidera itzuli!

  5. SURF MODERNOAREN AROA Mendebaldeko gizonaren etorrerak, Cook kapitainaren eskuz, bukaera eman zion Hawaiiko surf klasikoari. Hango biztanleak mendebalizatu zituzten, beraien ohiturak eta erlijioa aldatuz. Ezagutzen ez zituzten mendebaldeko gaixotasunak izan zituzten. Honen ondorioz, uharteetako biztanleria oso azkar jaitsi zen. Elizak surfa debekatu zuen, gorputzak ia biluzik zeudelako. Ondorioz, urte batzuetan ez zen surfik egon Hawaiien. Horrela, urteak igaro ondoren, errege hawaiiar baten ondorengoak bildu ziren eta bueltatu zuten egurrezko taula batzuekin olatu gainean irristatzeko antzinako ohitura. Wahikiki hondartzan izan zen, Ohatu uharteko hegoaldeko kostaldean. Hamar bat pertsonako taldea zen eta horien artean Duke Kahanamoku ospetsua zegoen. Duke All Around Water Man bat zen. Aloha espirituaren erreferentea zen eta horregatik bere tokiko enbaxadore moduan hartzen zuten bisitatzen zituen lurraldeetan. Munduan zehar egiten zituen bidaietan surf erakustaldiak egiten zituen, eta hala egin zen kirol hau ospetsua 1914. urtean. Surfa Australia, Kalifornia, eta Europan zehan zabaldu zuen. Urteak pasata, Australiar eta Kaliforniarrei esker taulak egiteko teknologia eboluzionatu zen. Egurra ordezkatu zuten material arinagoak aurkitu zituzten. Aurkibidera itzuli!

  6. SURFARI BURUZKO BIDEOAK http://www.youtube.com/watch?v=aAPAujMAQ8A Aurkibidera itzuli!

More Related