1 / 12

LINGO

LINGO. OREINAREN. BORROKA. Haur Hezkuntza Irantzu Fernandez. Bazen behin Lingo izeneko orein eder bat. Lingo bakar- bakarrik bizi zen eta horregatik, egun gehienetan bere lagunekin egoten zen.

midori
Télécharger la présentation

LINGO

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. LINGO OREINAREN BORROKA Haur Hezkuntza Irantzu Fernandez

  2. Bazen behin Lingo izeneko orein eder bat. Lingo bakar- bakarrik bizi zen eta horregatik, egun gehienetan bere lagunekin egoten zen.

  3. Lagunek oso azkar somatzen zuten Lingo zetorrenean, saltoka eta kantuka joaten zelako batetik bestera.

  4. Elkarrekin gauza asko egiten zituzten, baina, gehien gustatzen zitzaiena, ibaian bainua hartzea zen. Bertan urarekin jolasean orduak eta orduak ematen zituzten.

  5. Lingok aspaldian zeukan buruan Mixa izeneko orein emea eta berarengana hurbiltzea erabaki zuen. Lagunek, orduan, zera esan zioten: - Lingo, kontuz ibili. Bada beste orein bat Mixa gustuko duena.

  6. Lingo oso burugogorra zen eta ez zitzaion ardura beste oreinak Mixa gustuko izatea. Bera Mixaz maitemindua zegoen eta bere maitasuna lortzeko, edoizen gauza egiteko prest zegoen.

  7. Handik gutxira, orein horrekin topatu eta zera esan zion: • Mixa neurea da, beraz, alde egin ezazu hemendik. • Beste oreinari ez zitzaion asko gustatu Lingok esandakoa. Beraz, borroka egitea erabaki zuten, eta galtzen zuenak, handik alde egin beharko zuen.

  8. Lingo atera zen irabazle. Segituan, Mixarengana joan eta ordura arte esan ez zion guzti- guztia esan zion. Mixak, antza zenez, Lingo oso gustuko zuen, baina, ez zuen inoiz ezer esateko aukerarik izan.

  9. Handik aurrera, egun guztiak elkarrekin pasatu zituzten. Mendian gora joan eta bertan geratzea erabaki zuten, gainontzeko oreinetatik urrun. Hilabete batzuk pasata, beraien umetxoa jaio zen. Ttantt izena jarri zioten, gorputz osotik zehar ttantto zuri- zuriak zituelako.

  10. Ttantt poz- pozik bizi zen mendian. • Apurka- apurka ibiltzen ikasi zuen, gurasoek lagunduta: • Mantendu zaitez horrela Ttantt – esaten zion aitak. • Ezin dut aitatxo, nekatu egiten naiz! – ohikutzen zion kumeak. • Behin eta berriz errepikatzen zuen, azkenean, ikasi zuen arte.

  11. Orain, ibiltzen zekienez, gosea zeukan bakoitzean, amarengana jo eta titia bilatzen zuen, esnea edateko. Ama, kumeak esnea edaten zuen bitartean, geldi- geldi geratzen zen, kumetxoa laztantzen zuelarik.

  12. Hilabeteak pasatuz joan ziren eta horrezkero Ttantt ederki ibiltzen zen, baita korrika egin ere. Esnerik ez zuen edaten, amak erakutsi baitzion ehizatzen. Handik aurrera, poz- pozik bizi izan ziren mendian hirurak elkarrekin. Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Durangoko plazan!

More Related