1 / 11

Ozeanoaren beste aldean, Dina bizi zen, begi beltz handiak zituen neskato bat.

Ozeanoaren beste aldean, Dina bizi zen, begi beltz handiak zituen neskato bat. Bere gurasoekin eta ahizpa zaharragoekin bizi zen txabola txiki batean. Egun batean herritik pasa zen ibaiak gainezka egin zuen eta ... hori zen ezbeharra hori!!

sarai
Télécharger la présentation

Ozeanoaren beste aldean, Dina bizi zen, begi beltz handiak zituen neskato bat.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Ozeanoaren beste aldean, Dina bizi zen, begi beltz handiak zituen neskato bat. Bere gurasoekin eta ahizpa zaharragoekin bizi zen txabola txiki batean.

  2. Egun batean herritik pasa zen ibaiak gainezka egin zuen eta ... hori zen ezbeharra hori!! Zuhaitzak jauzi ziren, animaliak eta bizilagun asko ere ito ziren.

  3. Urek Dina itsasoraino eraman zuten. Erdi hilda irla batera iritsi zen. Uholdeak pasatu ondoren, Dinaren gurasoak eta ahizpak oso triste zeuden Dina ez zelako agertzen; hilda zegoela pentsa zuten.

  4. Irlara beste pertsona batzuk iritsi ziren erdi itota eta oso nekatuta. Dina, bere herriko lagun batzuk ikustean oso pozik jarri zen. Deskantsatu ondoren, zerbait jateko bila joan ziren.

  5. Haien herrira bueltatzeko, guztion artean itsasontzi bat eraikitzea erabaki zuten. Lan egiten zuten bitartean, irlan jauregi bat topatu zuten.

  6. Jauregian bizi zen erregea, oso ona zen. Haien herrian gertatutakoa kontatu ziotenean, bere irlakoei Dina eta bere lagunak laguntzeko agindu zien.

  7. Itsasontzia amaitu zutenean, erregeak haien herria konpontzeko materialak eta tresnak oparitu zizkien. Irlako lagun batzuk ere igo ziren itsasontzian Dinaren herria berreskuratzen laguntzeko.

  8. Hura zen poza, herrikoek Dina eta bere lagunak iristen ikusi zutenean. Guztien artean hasi ziren txabolak eta herria konpontzen.

  9. Amaitu zutenean irlako lagunei eskerrak eman zizkien eta betirako lagunak egin ziren.

  10. Ipuin hau amaitu da gustatu bazaizu gorde bihotzean

More Related