60 likes | 240 Vues
Txomin hartz txikia. Bazen behin, Txomin izeneko hartz txikitxo bat. Neguko goiz hotz batean, Txominek kalera irten nahi zuen bere pilota berria estreinatzera.
E N D
Neguko goiz hotz batean, Txominek kalera irten nahi zuen bere pilota berria estreinatzera.
Baina bat-batean, euria barra-barra hasi zuen goitik behera. Gure Txomin gaixoa tristatuta leihotik begiratzen zuen eguraldiaren aldaketa kalera irteteko desiratzen.
Momentu batez, euria egiteari utzi zion eta neguko eguzki argitsu bat atera zen.
Orduan, Txomin pilota hartuta, kalera irten zen poz-pozik abesti hau kantatuz: “ Klin-klan, klin-klin-klan Euri tantak, euri tantak Klin-klan, klin-klin-klan Euri tantak, euri tantak Euri tantak kaleetan. Txanorik ez, botarik ez Zapatarik ez, aterkirik ez Hala ere, nola ezetz! Busti gabe egon baietz “.