80 likes | 340 Vues
7. Lurraren dinamika. LURRIKARA HISTORIKOAK. Natura Zientziak – DBH 2. 7. Lurrikara historikoak. Lurrikara historikoak. Gehiago jakiteko, sakatu lurrikara bakoitzaren gainean. Natura Zientziak – DBH 2. 7. Lurrikara historikoak. Lisboako lurrikara (1755).
E N D
7 Lurraren dinamika LURRIKARA HISTORIKOAK Natura Zientziak – DBH 2
7 Lurrikara historikoak Lurrikara historikoak Gehiago jakiteko, sakatu lurrikara bakoitzaren gainean Natura Zientziak – DBH 2
7 Lurrikara historikoak Lisboako lurrikara (1755) • 1775eko Domu Santu egunean (azaroaren 1ean), goizez, Europa mendebaldean gogoratzen den seismo katastrofikoena gertatu zen. • Seismoak, ustez, Ozeano Atlantikoan izan zuen epizentroa, San Vicente lurmuturretik gertu; kalkulatu denez, 8'5 eta 9 arteko magnitudea izan zuen Richter eskalan, eta hiru minutu eta erdi eta sei minutu artean iraun zuen. Lurrikara leku oso urrunetan sentitu zen, adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan. • Lisboa hirian bertan, 90 000 pertsona hil ziren, eta hiriko eraikinen % 85 suntsitu zuen, besteak beste, jauregiak eta liburutegiak. • Espainian ere ondorio nabarmenak izan zituen, hainbat eraikin kaltetu eta eraitsi baitziren, besteak beste: gazteluak, elizak eta katedralak. Hildako ugari izan ziren, Cádizko eta Huelvako kostaldean, batez ere; izan ere, lurrikararen ondorioz, tsunamiak sortu eta ibai-ibilguak beren ibilbidetik atera ziren. Natura Zientziak – DBH 2 Itzuli hasierako menura
7 Lurrikara historikoak San Franciscoko lurrikara (1906) • 1906ko apirilaren 18an, Estatu Batuen historiako hondamendi natural ezagunetariko bat gertatu zen; Ritcher eskalaren arabera 7,8 gradu izan zituen seismoak San Francisco hiria astindu zuen. • Lurrikararen ondoren, gainera, sute handi bat piztu zen, eta hiru egun behar izan zituzten hura guztiz itzaltzeko. • Hasiera batean, 478 hildako izan zirela uste zen, baina, dirudienez, 3 000 inguru izan ziren; bitxia bada ere, lurrikararen ondorengo suteak hildako gehiago eragin zituen, lurrikarak berak baino. • Hildakoez gain, San Franciscoko biztanleriaren hiru laurden etxerik gabe geratu zen lurrikararen ondoren. Dena den, biztanleak berehala hasi ziren hiria berreraikitzen. Natura Zientziak – DBH 2 Itzuli hasierako menura
7 Lurrikara historikoak Kantoko lurrikara (1923) • Kantoko lurrikarak Japonia astindu zuen 1923ko irailaren 1ean. Lurrikarak biztanle gehien bizi zen herrialdeko zona bat suntsitu zuen, besteak beste, Yokohama hiria; baina, bereziki, Tokio hiriburuan eragin zuen. • Seismoak 7,8ko magnitudea izan zuen Ritcher eskalan, eta 100 000 hildako baino gehiago eragin zituen, dardararen eta hirian zehar piztu ziren hamaika suteren ondorioz. Milioika pertsonak galdu zuten etxea. • Lurrikararen ondoren, hiria berriro diseinatu zuten; parke handiak egin zituzten, eta Gobernuaren eraikin berriak egin zituzten, antzeko beste hondamendi bat gertatuz gero, errefuxiatuak hartu ahal izateko. Natura Zientziak – DBH 2 Itzuli hasierako menura
7 Lurrikara historikoak Valdiviako lurrikara (1960) • 1960ko maiatzaren 22an, Valdivia Txileko herria historiara pasatu zen, inoiz izan den lurrikararik handiena gertatu baitzen. • Lurrikarak 9,5eko magnitudea izan zuen Ritcher eskalan, eta aldaketa gogorrak eragin zituen leku hartako geografian, eta horrez gain, hiriko hainbat zona handi urpean geratu ziren, itsas mailatik 4 metroko sakonerara. Mercalli eskalan, lurrikara XI eta XII gradura iritsi zen. • Lurrikararen magnitudea hain handia izan zen, Hego Amerikako Hego Kono osoan sentitu baitzen. Lurrikarak tsunamia eragin zuen, eta tsunamiak Hawaii uharteetan eta Japoniako uharte urrunetan izan zituen ondorioak; zehazki, milaka hildako eta 2 000 000 kaltetu eragin zituen. Natura Zientziak – DBH 2 Itzuli hasierako menura
7 Lurrikara historikoak Alaskako lurrikara (1964) • 1964ko martxoaren 27an, Ipar Amerikan inoiz izandako lurrikararik handiena gertatu zen, historiako bigarren handiena (batzuentzat, hirugarren handiena da, 2004an Indiako ozeanoan gertatutako seismoa gogorragoa izan zela uste baitute). • Lurrikarak Alaskako hainbat udalerritan eragin zuen, baita Anchorage hiririk handienean ere; hiri erdiko zenbait eraikin kaltetu eta eraitsi zituen. • Harrigarriena da lurrikararen ondorioz 128 biktima baino ez zirela izan eta horietatik 110 seismoak eragindako tsunamietan hil zirela (batzuk, oso urruneko lekuetan gainera, adibidez, Kalifornian); izan ere, Alaskan jende gutxi bizi da, eta horrez gain, lurrikara gertatu zenean, jendea ikaslekuetatik eta lantokietatik kanpo zegoen. • Bestalde, Alaskako zonalde zabaletako lursailak 11 metro egin zuen gora. Natura Zientziak – DBH 2 Itzuli hasierako menura
7 Lurrikara historikoak Indiako ozeanoko lurrikara (2004) • 2004ko abenduaren 26an, lurrikara suntsitzailea gertatu zen; epizentroa Sumatrako mendebaldeko kostaldean izan zuen. • Lurrikarak 9,1 eta 9,3 arteko magnitudea izan zuen Ritcher eskalan, eta tsunami handiak eragin zituen, Indiako ozeanoak bustitzen dituen ia herrialde guztietako kostaldeak suntsitu zituztenak; urrutiko zonaldeetara ere iritsi ziren, Somaliara eta Hego Afrikara, esaterako. • Hondamendiak zonalde oso behartsuetan eragin zuen, jendea ohartaraztea oso zaila zen lekuetan; hori izan zen ondorio okerrena. Guztira, 230 000 pertsonak baino gehiagok galdu zuten bizia (zenbait zifraren arabera, hildakoak 400 000 izan ziren), eta horiez gain, milioika kaltetu izan ziren. Historian, hildako gehien eragin dituen hondamendi naturaletako bat izan zen. • Albisteek erantzun humanitario handia eragin zuten mundu osoan; gainera, gabon-egunak ziren ezbeharra gertatu zenean. Diru kopuru handiak eman zituzten mundu osoko lagunek, eragindako herrialdeei laguntzeko. Natura Zientziak – DBH 2 Itzuli hasierako menura